Rajoyk “bilera pribatua” du Gasteizen aurrekontuen negoziazioen erdian

  • Kongresuko eztabaida batean bitartean, La Vanguardiako kazetari batek argazkia egin dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari, agenda pribatua eskuan zuela. Astebururako planak irakur daitezke argazkian: beste gauza batzuen artean, “bazkari pribatua” dauka Gasteizen, Estatuko aurrekontuak onartzeko negoziaketen erdi-erdian.


2017ko martxoaren 16an - 09:26
La Vanguardiako Dani Duch argazkilariak egin duen argazkia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostiralean Bilbora joango da hegazkinez, bazkaltzera, eta ondoren Madrilera itzuliko da, aholkulari batekin hitzordua duelako. Igandean Andaluziara joango da eta, azkenik, Madrilera itzuliko da. Plan horiek, ordea, ez dira Moncloako agenda ofizialean agertzen.

Gasteizko hitzorduak garrantzi berezia du, Espainiako presidentea 2017ko aurrekontuak aurrera ateratzeko babes bila dabilelako. PSOEk bizkarra eman ostean, EAJren babesa behar du.

Jeltzaleek asteazkenean jaso zuten popularren babesa aurrekontu autonomikoak aurrera ateratzeko. Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak, ordea, adierazi du erabakiak ez duela inongo loturarik Madrilen negoziatzen ari denarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
Eguneraketa berriak daude