Publikoa ez da beste bat


2020ko irailaren 28an - 17:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskola publikoa herritar guztien oinarrizko eskubideak bermatzeko ezinbesteko tresna da. Jendarte kohesionatuago bat eta herritarren arteko aukera berdintasuna bultzatzeko denon artean eta denontzat eraikiz joan den egitura da. Arrazoi ideologiko edo sozioekonomikoengatik bereizi nahi zutenen eskola eredu baztertzailea gainditzeko etorri zen eskola publikoa. Horregatik da hezkuntza pribatua anakronikoa, zaharkitua eta eraiki nahi dugun gizarte justu eta anitz baterako oztopo nagusia.

Zentzu horretan, egonezina sortzen digu Steilasen esparru guztietatik garatu den dialektikak, tamalez ezkerreko sektore batzuetan ere indarberritu denak. Eskola publikoa beste sare bat bailitzan aritzen gara sarritan, jabego pribatuko sareen pare ipintzen dugu. Baina gure hezkuntza sistema ez dute sare ezberdinek osatzen. Eskola publikoarentzat arrotza den sinbiosi batetan bizi dira ikastetxe pribatuak: bakoitzak berea defendatuz guztion ongizatearen gainetik, aniztasuna sustatu beharrean homogeneotasuna bilatuz, bezeroak erakartzeko lehian eta, marketin-politikak oinarri, norgehiagokan. Errotik baztertzaileak, beraz. Horiek guztiak, diru publikoz hornitzen dira gainera, eskola publikoak jasotzen duen finantziazioaren pare.

"Egonezina sortzen digu Steilasen esparru guztietatik garatu den dialektikak, tamalez ezkerreko sektore batzuetan ere indarberritu denak. Eskola publikoa beste sare bat bailitzan aritzen gara sarritan, jabego pribatuko sareen pare ipintzen dugu"

Gogoeta honetatik abiatu nahi izan dugu, iruditzen zaigulako gure herrian oso barneratuta dugun dialektika horrek eraman duela eskola publikoa dagoen egoera honetara. Adibidez, COVID19-ak sortutako anabasak agerian utzi ditu, berriro ere, Hezkuntza Sailaren jokabidea eta lehentasunak zeintzuk diren. Ikastetxeen autonomia izan da EAJk baliatu duen “tresna” Hezkuntza Sailari dagozkion ardurak bere gainetik kendu eta eskoletako langileen gain uzteko. Beharrizan eta helburu desberdinak dituzten ikastetxe guztientzat, publiko zein pribatu, errezeta berbera erabili du, eskola publikoa, beste behin, umezurtz utziz. Ardura gainetik kentzea eta hezkuntza sistema desarautzea helburu duen autonomia da hori, segregazioa handitu eta sistema pribatizatzea helburu duena. Horra hor EAJren eta PSEren lehentasunak.

Eta testuinguru horretan, langileek erantzun eredugarria eman dute, berriro ere. Gaitasuna, gogoa eta konpromisoa erakutsi dute haur eta gazteen hezkuntza eskubidea eta osasunaren alde lan egiten. Langileek soilik dakite zein den urteroko lan zama, garai hauetan bereziki. Haiek bakarrik dakite EAJren jarrera arduragabe eta tamalgarriaren ondorioz zer ari diren jasaten eta zer ari den gertatzen eskola bakoitzean egunez egun. Horregatik egin zuten greba. Irakasleek, Haurreskoletako hezitzaileek, Hezkuntza Laguntzako Espezialistek eta fisioterapeutek, sukalde eta garbiketako langileek...beren lan-baldintzak negoziatzeko eskubidea dute. Lan eskerga eta zaila dauka Bildarratz sailburuak. Cristina Uriartek utzitako herentzia ez da batere xamurra

Osatu berri den EAJren eta PSEren gobernuaren lehentasuna hezkuntza lege berri bat onartzea da, hezkuntza publikoa aurrez aipatutako dialektika neoliberal horretan nahastuko duena, beste sare bat bailitzan. Denok omen gara zerbitzu publiko, eta Administrazioak hezkuntza eskubidea ikastetxe publiko zein itunduen bidez bermatuko omen du. Abiapuntu hori eskola publikoaren eraisketa da, egin daitekeen murrizketarik bortitzena, hezkuntza pribatizatzea alegia. Hala ere, aurreikusten dugu ohiko murrizketak ere ezarri nahiko dituela Urkulluren gobernuak. Beste hezkuntza eredu batetan sinisten dugunon elkarlanari esker, LOMCEri, Hezkuntza Legearen abiapuntua den Heziberriri eta murrizketei aurre egin genien. Negoziazioa, elkarrizketa eta adostasunak bilatzeko saiakeran jarraituko dugu, temati, esparru ezberdinetan. Horregatik, Ortuzarrentzat anti-todo garenok, gure anti-dotoa erabiliko dugu hezkuntza, osasungintza eta zaintza publikoen alde, gizarte justuago baten eta lan baldintza duinen alde: eragileen arteko elkarlana eta mobilizazioa. Horra hor anti-todoen anti-dotoa.

Amaitzeko, Jokin Bildarratzi akordiorako eta adostasunerako eskua luzatu nahi diogu. Abiapuntu bat, bakarra, nahiko genuke: eskola publikoa “beste bat” ez izatea, modu berezian ikastetxe publikoak zaintzea, baita bertako familia zein langileak ere. Eskola publikoa kudeatzeaz gain, zaintzea ere baitagokiolako Hezkuntza Sailburuari. Ekin diezaiogun.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude