Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

  • Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte beharrezko polizia-prozedura egiteko.

Ertzaintzaren miaketa Gasteizko etxebizitza batean. Ertzaintza

2024ko urriaren 15ean - 12:22
Azken eguneraketa: 13:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kasuaren inguruko ikerketa apirilean abiatu bazen ere, orain arte ez dituzte atxilotu sarean parte hartzea leporatutako hiru kideak. Prostituitzera behartuta zeuden emakumeen salaketaren ostean hasi zen ikerketa, orain dela sei hilabete. Bertan hainbat nazionalitatetako lau emakumek salatu zuten festa pribatuetan zein pisuetan prostituitzera behartzen zituztela. Horrez gain, dokumetazioa erretiratu, lortutako dirua kendu eta kalera irtetzeko egunean bi orduko tartea besterik ez zieten ematen, emakumeek salaketan adierazi zutenaren arabera.

Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sarean parte hartzea leporatuta. Gizon bat eta bi emakume atzeman dituzte, Errenterian, Donostian eta Gasteizen. Hainbat miaketa egin dituzte aipatutako herrietako etxebizitza eta lonjetan, non dokumetuak, droga, ordenagailuak, datafonoak eta dirua aurkitu dituzten. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte, eta polizia-prozedura egin ondoren epailearen esku utziko dituzte.

Askatutako lau andreak, berriz, Emakunderekin lankidetzan diharduten GKE-ek artatu dituzte, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei laguntza emateko protokoloari jarraituta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.