Proposatu Argia Sarietarako zure hautagaiak

  • Oraindik hilabeteak falta dira Argia Sarietarako, urtarrilaren amaieran izaten baitira, baina hauen prestaketarako makineria abian da jada. Prozesuaren kate-begi garrantzitsuenetakoa da hautagaien bilketarena.


2021eko urriaren 04an - 10:13
Azken eguneraketa: 12:29
2021eko irabazleak dira argazkian ageri direnak. (Arg.: Dani Blanco)

ARGIAn aspaldi ari gara zeregin horretan, baina orain da etxeko atea zabaltzeko unea, hala nahi duten herritarrek ere hautagaiak aurkez ditzaten. Dozenaka proposamen heltzen zaizkigu azken urteetan, gero eta gehiago eta denetarikoak. Horrek erabakia zailtzen du, jakina, guk geuk ere gureak biltzen baititugu urtean zehar, baina ongi-etorriak izan daitezela halako zailtasunak.

Hautagai guztien azterketa egin ondoren, ARGIAko lan taldeak erabakiko ditu irabazleak. Gu etengabe ari gara kazetaritza lanen artean, gure zeregina da, egunerokoa, baina asko ekoizten da egun euskal hedabideetan eta denera iristea ez da samurra. Beraz, zuen proposamenak biziki eskertzen ditugu.

Komunikazio eta kazetaritza sariak dira, eta bost atal banatzen ditugu: prentsa, irratia, ikus-entzunezkoa, internet eta gizarte mailako komunikazio kanpaina. Komeni da sari proposamena ahalik eta ondoen argudiatzea. Bidali proposamenak argiasariak@argia.eus helbidera. Urriaren amaiera arte izango da horretarako aukera.

Urtarrilaren amaieran banatu ohi ditugu sariak azken urteetan, Usurbilgo Atxega jatetxean egindako bazkarian, baina ikusi beharko da pandemiaren bilakaera zein den eta 2022an hori posible den. Gu irrikaz gaude hala izan dadin, bazkari horrek euskal kultura eta hedabideetako lagunekin lasai eta goxo egoteko aukera bikaina eskaintzen du eta. Aurreko edizioetako sariei buruzko informazioa Argia Sarien kanalean aurkituko duzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2022
Munstroak irentsi ez gaitzan

Globalera ohitu gaituzte. Zirraragarria da munduko edozein txokotako informaziora iritsi ahal izateko gaur egungo aukera. Zoratzerainokoa, hainbeste leiho ireki zaizkigunean. Klik bakar batean. Baina munstro handi bat ere bada, irensten gaituena bere seduzitzeko gaitasunarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude