Erreproduzitu bideoa
Erreportajeak >
Merezimenduzko Argia Saria: Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza
2022-02-07

Izan duten ibilbide aitzindaria omentzeko, Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza irratientzat da aurtengo Merezimenduzko Argia Saria. 40 urtetik gora daramate Euskal Herriari eta euskaraz emititzen, ezinbesteko ekarpena eginez.

Duela 40 urte ukandako ausardia eta orduz geroztik Euskal Herriari, euskarari eta euskaraz bizi nahi dugun herritarroi egindako ekarpena saritu nahi dugu merezimenduzko sari honen bidez.

Irakurri hemen sariaren inguruko albistea eta ikusi sarituen esker hitzak oroigarria jaso ostean.

Esker ona adierazi nahi diegu 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei:

  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Emakunde
  • Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Kutxabank
  • Laboral Kutxa
  • Mondragon Korporazioa
  • Nafarroako Gobernua, Euskarabidea
Egilea(k):
ARGIA
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.