Kanpaina onenaren Argia Saria: Pantailak Euskaraz

  • Streaming plataformetan euskarak duen presentzia urriari aurre egiteko martxan jarritako Pantailak Euskaraz ekimenari eman diogu aurtengo kanpaina onenaren Argia Saria, denbora gutxian herritarren nahiari ahotsa eman eta ardura dutenak mugiaraztea lortu dutelako.

Argazkia: Dani Blanco

2022ko otsailaren 04an - 10:00

Ez da urtebete ere maldan behera harri koxkorra bota zutela, eta dagoeneko euskaraz bizi nahi dugun milaka herritarren belarrietara iritsi da oihartzuna. Eta garrantzitsuena: kontsentsu izugarria du gaiak, denok ados gaude.

XXI. mendean euskarak aurrera egingo badu –eta, beraz, euskaldunok komunitate gisa–, euskarazko ikus-entzunezkoak normaltasunez kontsumitu ahal izateko bideak behar ditugu. Pantaila guztietan. Ahalik eta plataforma gehienetan, etxetik hasita. Egoera oso larria da. Horren erakusle ondorengo datua: CIESen arabera, 1990. urtean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haurren %70ek ETB1eko marrazki bizidunak ikusten zituzten; gaur egun, ETB3k %0,3ko pantaila kuota du. Zinemetan bezala, streaming plataforma erraldoietan hutsaren pare tratatzen gaituzte eta txarrena da, egoerak ez duela inor ere harritzen.

Milaka euskaltzaleren sentimenduei hitzak jartzeaz gain, egoera honetan ardura zuzena dutenak mugiarazteko olatua sortzen ari direlako, urteko kanpaina onenaren saria Pantailak Euskaraz ekimenari eman diogu.

“Indarrak batuz, egoera hau irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzeko helburua dugu. Herritarren babesarekin erakundeak mugiaraziko ditugu!”, diote beren aurkezpenean. Ea hala den!

Esker ona adierazi nahi diegu 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei:

  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Emakunde
  • Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Kutxabank
  • Laboral Kutxa
  • Mondragon Korporazioa
  • Nafarroako Gobernua, Euskarabidea

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2022
Munstroak irentsi ez gaitzan

Globalera ohitu gaituzte. Zirraragarria da munduko edozein txokotako informaziora iritsi ahal izateko gaur egungo aukera. Zoratzerainokoa, hainbeste leiho ireki zaizkigunean. Klik bakar batean. Baina munstro handi bat ere bada, irensten gaituena bere seduzitzeko gaitasunarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude