2022ko Merezimenduzko Argia Saria: Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza

  • Izan duten ibilbide aitzindaria omentzeko, Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza irratientzat da aurtengo Merezimenduzko Argia Saria. 40 urtetik gora daramate Euskal Herriari eta euskaraz emititzen, ezinbesteko ekarpena eginez.

Argazkia: Dani Blanco

2022ko otsailaren 05an - 10:00

1981ean hasi ziren emititzen Gure Irratia Milafrangatik eta Irulegiko Irratia berriz Irulegitik. Hortik hilabete batzuetara, 1982ko udan, Xiberoko Botza ere agertu zen Ipar Euskal Herriko irrati-paisaian. Antena bat tontor baten gainean kokatu, FM irrati-igorle bat eskuratu, bolondres baten etxean mikrofono pare bat entxufatu eta abiatu ziren, ahal bezala, uhinen bidez euskara zabaltzeko abenturan. Euskara eta hurbiltasuna: bertatik bertara euskaraz. Hori zuten erronka.

Ments edota ameslaritzat hartuko zituzten batek baino gehiagok, are gehiago euskaltzaleak usu begi txarrez begiratuak ziren garai hartan. Eskerrak ametsari lotu eta honen gauzatzeko ausardia ukan zutela.

40 urte pasa dira. Urratsez-urrats, bide egin dute. Handitu eta profesionalizatu dira, betiere entzuleekiko hurbiltasuna bermatuz. Euskaldun ororen sukalde txokoan entzungai dira, eta lagun fidela ere dira anitzentzat. 1997an elkartu eta Euskal Irratiak federazioa osatu zuten, berantago sortuko zen Antxeta Irratia ere sarean sartuz.

Bolondresak zituzten oinarrian eta 40 urte berantago hor segitzen dute oraindik, esku-ukaldi bat emateko prest, guzien artean biziaraziz irratia. Laburbilduz: herrigintzaren ekarpen balios eta behar-beharrezkoak ditugu Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza, 1980. hamarkadan bezala gaur egun ere.

Duela 40 urte ukandako ausardia eta orduz geroztik Euskal Herriari, euskarari eta euskaraz bizi nahi dugun herritarroi egindako ekarpena saritu nahi dugu merezimenduzko sari honen bidez.

Esker ona adierazi nahi diegu 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei:

  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Emakunde
  • Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Kutxabank
  • Laboral Kutxa
  • Mondragon Korporazioa
  • Nafarroako Gobernua, Euskarabidea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2022
Munstroak irentsi ez gaitzan

Globalera ohitu gaituzte. Zirraragarria da munduko edozein txokotako informaziora iritsi ahal izateko gaur egungo aukera. Zoratzerainokoa, hainbeste leiho ireki zaizkigunean. Klik bakar batean. Baina munstro handi bat ere bada, irensten gaituena bere seduzitzeko gaitasunarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude