Euskarazko komunikazioaren Argia Sariak 2022 banatuko ditugu astelehenetik larunbatera

  • Badatoz urteko euskarazko komunikazioko lanik txukunenak saritu asmo dituzten Argia Sariak. Aurten ere sarean emango dugu haien berri, urtarrilaren 31tik otsailaren 5era, egunero 10:00etan webgune honetan bertan.


2022ko urtarrilaren 27an - 09:36
Azken eguneraketa: 10:43

Pandemia dela eta, bigarrengoz egingo da sarean Argia Sarien banaketa, Usurbilgo Atxega jatetxean egin ohi den ekitaldiaren ordez. Udazkenean hari guztiak mugitu genituen aurten sarien ekitaldi hori egiteko eta, egia esan, sasoi hartan bazirudien posible izan zitekeela. Gero etorri zen oraindik ere indarrean den pandemiaren seigarren olatua eta horrek bazkari ekitaldia bertan behera uztera behartu gintuen. Ehundik gorako lagunentzat bazkaria antolatzea ezinezkoa bilakatu da baldintza hauetan.

Edozein kasutan sariek aurrera jarraitzen dute eta astelehenetik aurrera Anton Mendizabal eskultoreak egindako sei sari banatuko dira. Haien berri emango dugu astelehenetik larunbatera gure webgunean, 10:00etan egunero bat. Urtero bezala, honako sariak banatuko dira: ikus-entzunezkoa, prentsa, internet, irratia, komunikazio kanpaina eta merezimenduzko saria.

Eskerrona adierazi nahi diegu, halaber, 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei:

* Arabako Foru Aldundia
* Bizkaiko Foru Aldundia
* Emakunde
* Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
* Gipuzkoako Foru Aldundia
* Kutxabank
* Laboral Kutxa
* Mondragon Korporazioa
* Nafarroako Gobernua, Euskarabidea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2022
Munstroak irentsi ez gaitzan

Globalera ohitu gaituzte. Zirraragarria da munduko edozein txokotako informaziora iritsi ahal izateko gaur egungo aukera. Zoratzerainokoa, hainbeste leiho ireki zaizkigunean. Klik bakar batean. Baina munstro handi bat ere bada, irensten gaituena bere seduzitzeko gaitasunarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude