Presoen auzia konpontzea, egiteke geratu diren lanen artean

  • Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bukatutzat eman du Euskal Herrian zuen egitekoa. Brian Currin abokatuak asteazkenean emandako prentsaurrekoan adierazi du badirela gai batzuk konpontzeke geratu direnak, nabarmenduz "preso politikoen auzia".


2018ko urriaren 18an - 08:21
Besteren artean, Aieteko prentsaurrekoan izan dira EAJ, EH Bildu, EH Bai, Sortu eta Podemos alderdietako eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak / @ForoSoziala

2011. urtean jarri zen abian Harremanetarako Nazioarteko Taldea, “Euskal Herrian normalizazio politikoa lortzea “arindu, erraztu eta posible egiteko”. Hilaren 9an iragarri zuen taldeak bukatutzat ematen duela bere lana, agindutakoaren zatirik handiena bete dela ulertuz.

Betetzeke geratu direnen artean, "preso politikoen" auzia nabarmendu du Currinek. Bere hitzetan, Espainiako Gobernuko buru PSOE izanik, aurrera egiteko aukera gehiago dago. Zentzu horretan "itxaropenerako tartea" badagoela esan du, Diputatuen Kongresuko zenbait alderdik (EAJ, EH Bildu, Podemos eta Kataluniako independentistek) "babes morala" eskaini diezioketelako Gobernuari. Euskal alderdi eta gizarte zibilari dei egin die presoen auzia bideratzeko "presioa" egiteko.

Gobenuen jokabideaz mintzo hizpide, Currinek nabarmendu du Euskal Herrikoa izan dela gizarte zibilak, gatazkan inplikatutako gobernuen parte-hartzerik gabe, gauzatu duen lehen bake prozesua: "Kasu bakarra da munduan; horrelakorik ez da gertatu; eredu hau beste gatazka batzuk konpontzeko erabili ahal izango da aurrerantzean".

Bestalde, adierazi du "aurrerapenak" izan diren arren "ETAk eta Estatuaren indarkeriak eragindako biktimen arteko elkarrizketan", biktimen auzian ere urrats gehiago eman behar direla.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Harremanetarako Nazioarteko Taldea
2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


2015-06-11 | ARGIA
Bake prozesua desblokeatzeko saioa Parisko Asanblea Nazionalean

Parisko Bake Konferentzia hasi da Frantziako Asanblea Nazionaleko Victor Hugo aretoan. Goiz osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira bertan euskal gatazka aztertu eta berau era ordenatuan bukatzeko eskatzeko.


2015-03-10 | Igor Agirre
"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-06-17 | ARGIA
Preso-iheslarien itzulera eta herritarren parte hartzea izango dituzte ardatz Foro Sozialaren jardunaldiek

Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak antolatuta, bi lan-saio egingo dira datozen egunetan: hilaren 20an herritarren parte-hartzea izango dute eztabaidagai Iruñeko Baluarten, eta 21ean preso eta iheslarien itzultzeaz arituko dira Bilboko Euskalduna Jauregian.


Eguneraketa berriak daude