Currin: "ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke"

  • Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste leku batzuetan gertatu izan delako diot".


2013ko maiatzaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Brian Currin Euskal Herrian izango da datorren astean. (Argazkia: Lander Arbelaitz)

Armak entregatzeari dagokionez, alde guztien arteko konpromisoa behar dela dio abokatu hegoafrikarrak, Espainiako eta Frantziako gobernuena barne.

Hain justu, gobernuen immobilismoaz luze mintzo da Currin. Harremanetarako Taldeak bi gobernuekin inolako harremanik ez duela dio. "Ez dira haien esku zegoena egiteko prest agertu", dio. "Barne-mailako ekimen miresgarriak ere izan dira, Ipar Euskal Herrian abian jarritakoak adibidez".

Bere hitzetan, PPren eta PSOEren estrategien artean desberdintasun gutxi dago: "Badirudi estrategia bera dutela, ez kolaboratzearen estrategia. Horrekin lan egiteko modua aurkitu behar dugu. Onartu behar dugu hori dela haien lan egiteko era, eta errealitate hori onartuta aurkitu behar dugu aurrera egiteko modua".

Currinek dio bake prozesua "posible" dela orain, baina aurrera egiteko gobernuek esku hartze handiagoa izan behar dutela.

"Bake prozesuak ez du arrakastarik izango, baldin eta presoen auzia aintzat hartzen ez bada", gaineratu du. "Alde guztiak adostasunera heldu behar dira, presoen auzian akordioa lortze aldera. Arrakasta lortu duten beste prozesu batzuetan hori gertatu da".

Datorren astean Euskal Herrian izango dira HNTko kideak. "Prozesuak bizi duen geldialdia nola hautsi eta Madrilen eta Parisen jarreraz gaindi nola lan egin eztabaidatuko dugu", adierazi du Currinek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brian Currin
2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


2015-03-10 | Igor Agirre
"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-03-03 | Mikel Asurmendi
Brian Currin Baionako Bakerako Foroan: "Prozesua bide onean doa"

Brian Currin mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo... [+]


2013-03-19 | Jon Torner Zabala
Basagoiti: "Currini ez zaio interesatzen ETA desagertzea, kobratzen jarraitzeko"

"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]


Eguneraketa berriak daude