Basagoiti: “Currini ez zaio interesatzen ETA desagertzea, kobratzen jarraitzeko”

  • "Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera bera egiten du askok: ETAk zergatik ez ditu oraindik armak entregatu? Batasunak zergatik ez du bere errua aitortu? Orain konturatu gara hortik bizi diren pertsonak daudela, eta ez zaiela ETA desarmatzea interesatzen. Horietako bat da Currin".


2013ko martxoaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Antonio Basagoitik "negoziatzaile profesional" batekin alderatu du Currin.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Currinek "negoziatzaile profesional baten moduan" lan egiten duela esan du Basagoitik: "Berdin zaio Hegoafrikako gatazka baten, ETAren zein Irlandako kontu baten izenean aritzea". Abokatu afrikarra "ETAren zerbitzura" dagoela gaineratu du.

"Currini ordaintzen diotenek jakin beharko lukete gizon hori ez dela ezertxo ere egiten ari ETA desagertzeko", adierazi du EAEko PPko presidenteak, Joseph Rowntree Charitable Trust erakundeari erreferentzia eginez, Europa Pressen arabera. "Eskatuko nieke munduko edozein bazterretan benetako gerra bat aurkitzeko, Euskal Herrian eman diren aurrerapauso guztiak ETArekin eta haren munduarekin exijenteak izanagatik eman ditugulako".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brian Currin
2013ko maiatzaren 7
'Pluja seca' dokumentalaz

Eguneraketa berriak daude