Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

  • Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko taldeak egin duen lana.


2018ko urriaren 09an - 10:57
Brian Currin aurtengo maiatzean, ETAren amaiera ostean Kanboko Arnaga jauregian egin zen ekitaldian, atzean Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria duela (argazkia: Dani Blanco).

2011. urtean jarri zen abian Harremanetarako Nazioarteko Taldea, “Euskal Herrian normalizazio politikoa lortzea “arindu, erraztu eta posible egiteko”. Astearte honetan iragarri du taldeak bukatutzat ematen duela bere lana, agindutakoaren zatirik handiena bete dela ulertuz.

Datorren astean, urriaren 16tik 18ra Euskal Herrian izango dira taldeko hiru kide, euskal gizartearen aurrean balantzea egiteko. Brian Currin, Alberto Spektorowski eta Raymond Kendall izango dira taldearen izenean hitz egingo dutenak.

Naiz-ek argitaratu duenez, balantze horren aurrerapen modukoa egin du jada HNT-k: “Ahalegindu gara euskal gizarteari laguntzen bakerako bidean eta gatazkaren konponbidean. Horretarako hainbat aldiz izan gara Euskal Herrian, bilera ugari egin ditugu eta elkarrizketa diskretuak ere bai aktore politiko nagusiekin. Era berean, bakerako bide horretan une erabakigarriak izan diren momentuetan parte hartu ahal izan dugu, 2011ko Aieteko konferentzia eta duela gutxi, 2018ko maiatzean, ETAren desegitea”.

HNT-ren erabaki honek segida ematen dio Ram Manikkalingam buru zuen Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen desegiteari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Harremanetarako Nazioarteko Taldea
2018-10-18 | ARGIA
Presoen auzia konpontzea, egiteke geratu diren lanen artean

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bukatutzat eman du Euskal Herrian zuen egitekoa. Brian Currin abokatuak asteazkenean emandako prentsaurrekoan adierazi du badirela gai batzuk konpontzeke geratu direnak, nabarmenduz "preso politikoen auzia".


2015-06-11 | ARGIA
Bake prozesua desblokeatzeko saioa Parisko Asanblea Nazionalean

Parisko Bake Konferentzia hasi da Frantziako Asanblea Nazionaleko Victor Hugo aretoan. Goiz osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira bertan euskal gatazka aztertu eta berau era ordenatuan bukatzeko eskatzeko.


2015-03-10 | Igor Agirre
"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-06-17 | ARGIA
Preso-iheslarien itzulera eta herritarren parte hartzea izango dituzte ardatz Foro Sozialaren jardunaldiek

Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak antolatuta, bi lan-saio egingo dira datozen egunetan: hilaren 20an herritarren parte-hartzea izango dute eztabaidagai Iruñeko Baluarten, eta 21ean preso eta iheslarien itzultzeaz arituko dira Bilboko Euskalduna Jauregian.


Eguneraketa berriak daude