Ekaineko konponbidearen aldeko Baionako manifestazioa bultzatzeko kanpaina abian

  • Hainbat erakundek deituta, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Baionan ekainaren 14an. Deialdia bultzatzeko Ni ere banoa kanpaina jarri dute martxan.


2014ko apirilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ni ere banoa ekimena sortu dute. Ekainaren 14ean manifestazioa egingo dute Baionan preso eta iheslarien eskubideen alde.

Aurtengo otsailean 23 erakunde batu ziren Baionan, Frantziako Gobernuak Euskal Herriko bake prozesuan duen jarreraz eztabaidatzeko. Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde konpromiso “eraikitzaile eta zintzoa” hartu zuten gogoeta horren ondoren hainbat alderdi politiko, sindikatu eta herri mugimenduk.

Geroztik EPPK-k eta iheslarien kolektiboak eman dituzten urratsak nabarmendu dituzte manifestazioaren deitzaileek. Baionan Bake Bideak antolatu zuen foroaren garrantzia ere azpimarratu dute. Hitzordu horrek balio izan zuen, deitzaileen aburuz, prozesuaren auzia gizarteratzeko eta oinarriak jarri ditu urrats gehiago emateko.

Urrats horietako bat izango da ekainaren 14ko manifestazioa. “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” izango da mobilizazioaren leloa eta ahalik eta jende gehienak parte har dezan kanpaina abiatu dute. Besteak beste, Twitter bidez ere jarrai daiteke ekimena. Manifestazioa babesten duten pertsonekin argazkiak partekatzen ari dira.

Ekimenaren aurkezpena

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aro politiko berria
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude