Presoen aldeko Izan Bidea Bizikleta martxa abian da

  • Ostegunean egin dute lehen etapa, Lekunberritik irten eta Hernanin amaituz. Larunbaterako prestatuta zeuden Hego Euskal Herriko lau ibilbideetatik hiru bertan behera utzi dituzte COVID-19aren ondorioz.


2020ko uztailaren 23an - 17:53
Lekunberritik irten da martxa. Argazkia: @AhotsaInfo.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen alde antolatu duen hirugarren bizikleta itzulia ostegun goizean irten da Lekunberritik. Dozenaka txirrindularik egin dute bat ekimenarekin, eta Hernanin amaitu dute lehen etapa. Ostiralean Urduñatik irtengo da martxa, Durangon amaitzeko.

Larunbateko lau martxetatik hiru bertan behera

Larunbatean amaituko da Izan Bidea bizikleta itzulia, baina ez antolatzaileek aurreikusita zuten moduan. Hasiera batean lau martxa iragarri dizuten Sarek larunbaterako, Hego Euskal Herriko hiriburuak hurbileko espetxeekin lotuz: Zaballatik Gasteizera; Martutenetik Donostiara; Basauritik Bilbora; eta Iruñeko espetxetik hiriaren erdigunera. Bizkaiko martxa soilik mantentzea erabaki dute Izan Bidearen arduradunek, COVID-19aren ondorioz. Goizeko 09:00etan abiatuko dira txirrindulariak Basauriko espetxeetik, San Mames aurrean amaitzeko.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!