Matematika zientzia zehatza da. Zenbakiek ez dute engainatzen. Hala esan digute txikitatik. Matematika neutrala izan arren, zenbakien adierazpenetik harago, pertsonen erabilerak daude eta askotan erabilera maltzurra ere bai. Ez dakit jendeak komunikabideetan agertzen diren zenbakiak sinesten dituen, baina, erne ez bagabiltza, Matematika bere interesen alde erabiltzen duten agintariek engainatuko gaituzte.
Erromatarren garaian, krisia zegoenean zirku ikuskizunak antolatu eta ogia banatzen omen zuten. Frankismoan, zezenak eta futbola (eta ogia?), diktaduraz ahantz gintezen. Orain ere, egoera ekonomiko larriaz ez gaitezen kezka, ikuskizunak (artistikoak soilik ez) antolatzen dizkigute, baina ogirik gabe; gu gehiago txunditzearren, kopuru altuak handinahi erabiltzen dituzte.
Bilboko hegoaldeko saihesbidean egunero bataz besteko 9.400 kamioi eta 14.300 auto ibiliko zirela aurreikusi zuten. 2011n ireki eta bost urtera esandakoaren erdia besterik ez zen erabiltzen, kamioien kasuan herena. Kopuru hori adierazi zuten teknikariak eta politikariak kargutik bota al zituzten, kalkulu okerra egiteagatik? Ala hori esan zuten obra erraldoi hori justifikatzearren, jakinda gezurra zela?
Radio Euskadiko kazetari batek egun batean esan zuen: “krisia gainditua egon arren, 90.000 mila euskal herritar muturreko bazterketan bizi dira...”. Lasai arraio geratu zen. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 127.399 lagun. Nafarroan, 36.911 lagun. Ipar Euskal Herrian, auskalo! Nola esan daiteke krisia gaindituta dagoela hiru milioiko Herri batean, hainbeste jende muturreko egoera larrian bizi bada?
"Langabe gehiago-gutxiago, pobrezia gora, enplegua behera datuokin zorabiatzen gaituzte, gure adia kopuru horietan jar dezagun, garrantzitsuak balira bezala. Horrela ahaztuko dugu langileen eskubideen aurka estatu-kolpe bat burutu dela"
Euskal herritarron batez besteko soldata 2.279 eurokoa omen da. Hau ere prentsan azaldu da, inork zalantzan jarri gabe. Milaka gaztek, emakumek eta bestelako langilek 1.000 euro inguru edo gutxiago irabazten dutela eta, oro har, aipatu kopurua funtzionarioek kobratzen dutela kontuan hartuta, zein ari da hilero milaka euro jasotzen batez besteko hori izan dadin? Datu matematikoa benetakoa izan arren, zenbaki horrek ez du errealitatea adierazten, gutxi batzuk soldata itzela eskuratuta lasai bizi diren bitartean, familia asko larri ibiltzen da hila bukatzeko. Hemen batez bestekoa erabiltzea langileei adarra jotzea da.
Azken urteetan euskal hiri eta herrietan ikuskizun erraldoiak antolatu dira. Halakoetan herriari zenbateko onura ekarri dion entzutea ohikoa da: milioika euroz, milaka lagunez, ehunka enpleguz mintzatzen da. Baina, inork pentsatu al du nola kalkulatu diren kopuru handi horiek? Doan eta leku zabaletan egindakoen kasuetan, nola kalkulatu da hori, kaleko joan-etorriak zenbatuta Oreretan bezala? Bilbon MTV ikuskizun erraldoiak 47 milioi euro utzi omen zituen, baina noren eskutan? Soldata beraren truke, aparteko orduak sartu behar izan zituzten langileenetan?
Gasteizko Parlamentuko alderdiek izendatutako adituek Estatus berrirako proposamena aurkeztu behar zuten egunaren bezperan, EJren inkesta batean independentziaren aldekoak %20 zirela azaldu zen. Izan ere, EAJk, PSOEk eta Podemosek adostutako testuan ez zen autodeterminazio eskubidea jaso. Kasualitatea al da bi adierazpenak ia batera egitea? Eskubideez mintzatuz, axola al du zenbat laguni dagokion eskubide bat? Egin dezatela erreferenduma, orduan jakingo dugu zenbat independentista dagoen.
Klimari buruzko Munduko Bilkura, Lurra agortzen ari gara eta konponbideak berehala behar dira. Eusko Jaurlaritzak 40 neurri prest ditu klima-aldaketari aurre egiteko. Gure lurraldeko Petronor, Boroa eta Zubietako erraustegiak, Castejongo Zentral Termikoak, eraikitzen ari den AHT... klima-aldaketari egindako euskal ekarpen jasangarria dira. Azpiegitura hauek suntsitutakoa ezin da 40 neurrirekin berreskuratu. Oraingoan, azpiegitura horien milioika euroko gastua isiltzen saiatuko dira, baina ziur nago 40 neurrien gastua baino gehiago izango dela.
Hilero prentsan langabe gehiago-gutxiago, pobrezia gora, enplegua behera datuokin zorabiatzen gaituzte, gure adia kopuru horietan jar dezagun, garrantzitsuak balira bezala. Horrela ahaztuko ditugu langileen eskubideen aurka estatu-kolpe bat burutu dela, enpresariek milaka langile nahieran erabiltzeko dituztela, emakumeek eta gazteek soldata eskasa jasotzen dutela, kontratu gehienak (%90) aldi baterako direla.
Koronabirusen kasuan ere, kutsatu kopurua igo egin da, baina tasa jaitsi da, baina 100.000 biztanleko 500 lagun baino gehiago daude, halere, hildakoak gutxiago izan dira aurreko astean baino, baina orain dela bi aste baino gehiago... prentsan maiz ikusten dira herritarrok nahasten gaituzten datuak; eta gure herrian zenbat hil diren oraindik ez dakigu. Sen onak esaten digu aditu independenteen batzorde tekniko batek behar den informazioa argi esan eta erabaki egokiak hartuko lituzkeela; baina, agintariek nahi dutena egingo dute, agintzea izugarri gustatzen baitzaie.
Bukatzeko, herritarrak nahasteko zenbaki altuak, ehunekoak, estatistikak... erabiltzen dituzte agintariek, jakin badakitelako herritar arruntak ez duela kalkulurik egingo egia den baieztatzeko. Zoritxarrez, komunikabide gehienetan adierazpenak hutsean eta gordinean transmititzen dira, inolako ikerketa edo zalantzarik agertu gabe, askotan kontraesankorrak edota absurdoak izan arren.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]