Podemos "lotsatuta", torturatzaile frankista baten zerbitzu-orria argitaratzearen aurka egin ondoren

  • EH Bilduk Billy El Niño polizia frankistaren zerbitzu-orria publiko egiteko eskaera egin zuen atzo, otsailaren 4a, Espainiako Estatuko Kongresuan. Eskaera ez da onartua izan, PSOEk, PPk, Ciudadanosek, Voxek eta Podemosek kontrako botoa eman dutelako. Azken honek barkamena eskatu du egindako “akatsagatik”, eta beste bozketarik bada, baiezko botoa emango duela adierazi du.

Podemoseko idazkari orokorra eta herri-kontseiluko bi kide. Argazkia: La voz de Galicia

2020ko otsailaren 05an - 11:03

Zalaparta sortu du Podemosen ezezkoak parlamentuan, alderdia behin baino gehiagotan mintzatu izan baita torturatzaile frankistaren aurka.  Ezezkoaren aurrean EH Bildu, ERC edo BNG bezalako alderdiek azalpenak eskatu dizkiote Iglesiasen alderdiari, eta horren ostean, Espainiako presidenteordeak barkamena eskatu du Twitter bidez.

Alderdiak "lotsaz" eskatu du barkamena, akatsa izan dela onartuz eta berriz bozkatzen denean baiezkoa emango diola esanez. Ezezkoa emateko arrazoi bakarra eskaeraren legaltasuna zalantzakoa izan dela azpimarratu du, eta zalantza argituta, azaldu du frankistaren zerbitzu-orria argitaratzeko bakarrik ez, honek dituen kondekorazioak kentzeko lanean jarraituko duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
2024-04-22 | ARGIA
Pilar Garrido (Ahal Dugu-Aliantza Berdea): "Emaitza txarrak lortu ditugu eta hala aitortzen dugu"

Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.


Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


Sumar koalizioa Madrilen bai, baina Gasteizen ez

Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


Eguneraketa berriak daude