Plazida Otaño bertsolaria plazara atera du liburu ilustratuak

  • Zizurkilgo otañotarren familia bertsolariko kidea zen Plazida (1867-1954). Bere bi bertso baino ez dira iritsi, ordea. Hain zuzen, gizon bertsolari entzutetsuei erantzunez kantatu zituenak. Emakume bertsolarietan ezagutzen diren bat-bateko bertsorik zaharrenak dira hauek. Nola bizi izan ote zuen bertsoa Plazidak? Oihana Iguaranek irudikatu du Plazida oihartzunaren plaza ipuinean eta Maria Altunak irudietara eraman du. Azaroaren 27an irakurraldi publikoa egingo dute herriko haurrek eta ikastetxeen artean egin duten eskultura jarriko dute Plazida Otañoren izena daraman liburutegian.


2021eko azaroaren 25an - 11:53
Azken eguneraketa: 13:20
Maria Altuna eta Oihana Iguaran, "Plazida oihartzunaren plaza" liburuaren egileak.

Irudiek zuzenean sartzen dute irakurlea Zizurkilgo txokoetara, Plazida Otañoren garaiko mundura. Eta Oihana Iguaranen testuek bertsoarekiko jolasa, bertsolariek umetatik sentitzen duten arra primeran azaltzen dute. Aurkezpenean Iguaranek adierazi zuenez, "Plazidari dagokion tokia emateko ariketa egin dugu liburu honetan. Ez dugu bere inguruko datu handirik eta bi bertso bakarrik iritsi dira gaurdaino. Plazidaren inguruan aritu naiz, ezinbestean fikzionatuta. Eta horrek erreparo pixka bat ematen zidan. Nolanahi ere, oso gustora geratu naiz egindakoarekin eta nahiz eta hitz handia den, uste dut liburu honek justizia egiten duela Plazidarekin”.

Liburuan hizki etzanek adierazten dute zein bertso diren benetan Plazidak kantatu zituenak, eta zeintzuk Iguaranek haren azalean jarrita sortutakoak. Atzealdean liburuak bere intentzioa aitortzen du: "Istorio hau Plazidari hitza ematen saiatu da, izan zen haurra plazaratzen, izan zen plazandreari plazera berreskuratzen, dagokion plaza eskaintzen. Emakumeak bertsolari izaterik ez zueneko testigantza bat, ordukoek eta ondorengoek ahotsa izan dezaten".

Liburuaren aurkezpen osoa entzuteko, Ataria irratiak jasoa du. Iguaranen ahots hunkigarria Plazidaren bertso ezaguna kantatuz hasten da.

Liburua eskuratzeko

Interesa agertzen duten Zizurkilgo etxeetara liburu bana bidaliko du Plazida Otaño liburutegiak eta horrekin batera bi egileek sinatutako ilustrazio bat jasoko dute opari. Gipuzkoako beste liburutegietara ere ale bana bidali dute, Plazidaren figurak zabalkundea izan dezan.

Eta nahi duen ororentzat 10 euroan dago eskuragarri, leku hauetan: Plazida Otaño liburutegian (bertara deitu edo idatzi dezake urruti bizi denak), Billabonako Basajaun liburudendan, Bilboko Anti liburutegian eta Durangoko Azokan Bertsozale elkartearen postuan.

Plazidaz gehiago jakiteko, ikus ARGIAk atera zuen artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume bertsolariak
Bertso saioetan parte hartzen duten gizon eta emakumeen proportzioa parekatzen ari da

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.


Nerea Ibarzabal
"Bertso plaza aldatu egin da azken urteetan eta arriskua ikusten nuen finala plazako iruditik urrun geratzeko"

Irundik estomagoan zuen lantza kendu zuen Baionan markinarrak, saio borobila osatuz eta lehen postua erdietsiz.


2022-06-02 | ARGIA
Señora Sariketaren finala ekainaren 4an izango da Leitzan

Ekainaren 4an jokatuko da II. Señora Sariketako finala, Leitzan. Hauek dira kantuan arituko direnak: Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Aner Euzkitze eta Sarai Robles sailkatu dira Hendaia eta Laudioko kanporaketetatik, eta Erika Lagoma eta Uxue Fernandez dira bigarren edizioko... [+]


2022-05-24 | ARGIA
Bizkaiko bertso munduko emakumeen* lehenengo topaketa egin dute Markina-Xemeinen

Maiatzaren 22an bertso munduko eremu eta belaunaldi ezberdinetako 60 emakume* elkartu dira Markina-Xemeinen. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du ekimena, "elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko" asmoz.


Odei Barroso. Zalantzan ziur
"Mesede baino kalte handiagoa egin dit besteen onarpenaren arabera bizitzeak"

Bertsolaria eta raplaria da. Urruñarra da eta Baionan bizi da. 2zio rap taldeko partaide izana, ODEI bakarkako proiektuan dabil orain, buru-belarri.


Eguneraketa berriak daude