Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin zuten emakumeak; eraikinari fatxadan Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok egin dioten murala ezagutuko du, Maialen Lujanbioren bertso idatzia duena; eta bertso saio tematikoa gozatuko du. Bada haririk, oihal koloretsu ederra egiteko.
Amasa-Villabonako udalak antolatu du ekitaldia, Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Izan ere, bertako Subijana Etxea, egun Bertsozale Elkartearen egoitza dena, oihal fabrika izan zen 1880tik 1960 bitartean. Eskualdeko langile asko aritu ziren bertan, horietatik asko emakumeak eta Fanny Alonsok haiei buruzko bilana egin du, Kotoiaren emakumeak proiektuan: Subijanako oihal fabrikako 18 emakume langile elkarrizketatu ditu, eta Andoain eta Bergarako oihal fabriken berri ere jaso du.
Oihal lantegien eta bertsoaren artean hari bat egon zen, Subijana Etxeak egoitza funtzioa bete baino askoz lehenago. Lantegi hauetako emakume langileek haien artean bertsotan egiten zutela jaso izan da, besteak beste, Aña Etxegarai eta Joxepa Antoni Aranbarri Xenpelar dira horren adibide.
17:00etan hasiko da emakumeek oihal fabrikan eta bertsotan josi duten bidea ezagutzera emango duen egitaraua. Lehenik, Subijana Etxean bisita gidatua egingo da eta Fanny Alonsok oihal fabrika zaharren berri emango du eta bertan lanean aritutako emakumeak ere arituko dira elkarrizketan. Jarraian, egun etxe horretan Bertsozale Elkarteak aurrera daraman proiektua azalduko dute elkarteko kideek.
18:00etan inauguratuko da Subijana Etxearen alde bateko horman Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok marraztu duten irudia. Maialen Lujanbioren bertsoa dago bertan idatzia.
Horren ostean, bertso saio tematikoa egingo da Subijana etxearen ondoan. Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran ariko dira kantuan, Amaia Agirrek berariaz jarritako gaietatik abiatuta.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]