Emakume bertsolarien bizipenak irakurgai

  • Nevadako Unibertsitateak emakume bertsolarien bizipenak bildu ditu 'Female Improvisational Poets' liburuan, eta proiektuan Iñaki Arrieta eta Maialen Lujanbio hernaniarrek hartu dute parte.

Iñaki Arrieta, Xabier Irujo eta Maialen Lujanbio liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Hernaniko Kronika.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 01an - 11:10

Pasa den astean Donostian aur­keztu zen Female Im­pro­visational Poets liburua eta aur­­­kez­peneko pro­tagonis­te­tako bi Iñaki Arrieta histo­ri­a­lari hernaniarra eta Maialen Lujanbio bertsolari herna­nia­rra izan ziren, biak ere gela­kideak Urumea Ikastolan eta Hernaniko Institutuan.

Nevadako Unibertsitateak argitaratu du ingelesez ema­kume bertsolarien inguruko iker­keta liburua. Xabier Irujok eta Iñaki Arrietak koor­di­na­tu­ta, hainbat bertsolari eta his­torialariren testuak bil­tzen ditu. Bertan jasotzen dira ema­­­kume bertsolarien ekar­penak gaiaren inguruan, baita hainbat ikertzailerenak. Mai­a­len Lujanbiok bere apor­ta­zioa eta tartea du liburuan. Iña­ki Arrieta Re­no­ko Uniber­tsi­ta­teko Euskal Li­bu­rutegiko zuzen­daria da.

Center for Basque Studies-en webgunean eta Amazonen aurki daiteke

Female Improvisational Poets. Challenges and Achievements in the Twentieth Century da liburuaren izenburu osoa eta Center for Basque Studiesen webgunean edo Amazonen aurki daiteke, Amerika, Erre­suma Batua eta Europa oso­rako banaketarekin. 

Argitalpen aitzindari eta aberats honek bere garrantzia badu, mota honetako lehen obra izateaz gain, hamar bat bertsolari eta historialarik (ge­­hi­enak emakumezkoak) egin­­dako azterketa, testi­gan­tza eta ekarpenengatik. Bes­teak beste, Maialen Lujanbio, Mi­ren Artetxe, Oihana Igua­ran, Jone Miren Hernández, Carolina Dufurrena edo Joseba Zulaika daude bertan.

Iturburua, pasa den urteko Elcon egin zen kongresua

Liburuaren iturburua Ame­riketako Estatu Batuetako Ne­vadan, Elcon eginiko kongresu «polit eta oso berezi» batean datza. Bertsolaritzaren ingu­rukoa zen, baina herrialdeko country poesiaren urteroko sesio «oso aktibo» baten bar­nean, Xabier Irujo historialari eta koordinatzaileak dioenez. «Milaka bakero» bildu ziren jardunaldi hauen ostean gor­puztu zen obra, «900 ikusleko bertsolari-saio bat eta guzti». 

Bertan aurkitu ziren Maia­len Lujanbio eta Iñaki Arrieta hernaniarrak. Aspal­diko eza­gu­nak ezustekoa izan zen Lujanbiorentzat Arrieta­rekin aurkitzea, baina etorri den ondorioa oparoa da dudarik gabe.

Zein arazo izan diren berdintasunaren eta eskubideen garapenean

Testuinguruaz gain, landu­tako gaiaren garrantzia ere azpimarratu behar da: «Ber­tsolaritzaren munduaren ga­rrantzia emakumearen ber­din­tasunaren eta eskubideen gara­penaren inguruan», azal­du du Irujok. Izan ere, libu­ruan hainbat ikuspegitatik az­tertzen baita lehen mun­duan oro har eta euskal jen­dartean zehazki «zeintzuk izan diren arazoak» emaku­mearen esku­bideak erdiesteko, berdin­tasun osora heltzeko.

Egile gehi­e­nak ema­ku­me­ak dira, lehen pertsonan idatzi baitute era akademiko batez, prozesuaren beraren prota­gonista izan direlako. Zuze­nean hori bizi izan duten ber­tsolariak baitira egileak, bes­teak beste, Maia­len Lujanbio, Miren Artetxe eta Oihana Igu­aran. Azken biok dok­toretza-tesi bana izkiri­a­tzen ari dira.

Lujanbiok berak liburuaren atal bat idatzi du As the Tree Grows, the Bark Cracks dei­turikoa. Bertan, bere ikus­pegitik, bertsolaritzaren azken 40 urteak aztertu ditu bi ele­men­turen inguruan haus­nar­tuz: bertso-eskola eta ema­kumeen sarrera bertso plazan.

Zazpi ataletan bertsolari emakumeen eskubideen al­deko borroka eta erronkak az­tertzen dira; beste bi, country poesiari eskainita daude. «Eus­kal kulturak ematen di­tuen espresioak, nolabait, ber­takoekin lotzea nahi genuen», azaltzen du Arrietak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume bertsolariak
Bertso saioetan parte hartzen duten gizon eta emakumeen proportzioa parekatzen ari da

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.


Nerea Ibarzabal
"Bertso plaza aldatu egin da azken urteetan eta arriskua ikusten nuen finala plazako iruditik urrun geratzeko"

Irundik estomagoan zuen lantza kendu zuen Baionan markinarrak, saio borobila osatuz eta lehen postua erdietsiz.


2022-06-02 | ARGIA
Señora Sariketaren finala ekainaren 4an izango da Leitzan

Ekainaren 4an jokatuko da II. Señora Sariketako finala, Leitzan. Hauek dira kantuan arituko direnak: Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Aner Euzkitze eta Sarai Robles sailkatu dira Hendaia eta Laudioko kanporaketetatik, eta Erika Lagoma eta Uxue Fernandez dira bigarren edizioko... [+]


2022-05-24 | ARGIA
Bizkaiko bertso munduko emakumeen* lehenengo topaketa egin dute Markina-Xemeinen

Maiatzaren 22an bertso munduko eremu eta belaunaldi ezberdinetako 60 emakume* elkartu dira Markina-Xemeinen. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du ekimena, "elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko" asmoz.


Odei Barroso. Zalantzan ziur
"Mesede baino kalte handiagoa egin dit besteen onarpenaren arabera bizitzeak"

Bertsolaria eta raplaria da. Urruñarra da eta Baionan bizi da. 2zio rap taldeko partaide izana, ODEI bakarkako proiektuan dabil orain, buru-belarri.


Eguneraketa berriak daude