Plazara atera da hezkuntza, aldarrikapenez beteta

  • “Iritsi da eguna; eztabaidatu, amets egin, abestu elkarrekin, saretu, jolastu, eraiki, aldarrikatu, ekin eta aurrera egin gurea dena irabaztera!” zabaldu du Hezkuntza Plazara ekimenak. Deiari erantzunez, aldarrikapena kalera ateratzen ari dira Hego Euskal Herriko hainbat txokotan, abenduaren 1 honetan.


2020ko abenduaren 1ean - 15:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekimenak hezkuntza komunitatea mobilizatu ditu, hezkuntza plazara eta erdigunera ateratzeko asmoz. Aldarrikatzen dute, besteak beste, arrakalak gainditzeko baliabideak bermatu daitezela, “behar gehien duten kolektibo eta ikastetxeetatik hasita". Eskolak auzoan eta naturan ematea ere eskatzen dute, haurren eskubideak errespetatzea, ratioak jaistea (eta langile gehiago kontratatzea), jangelak ikasle guztientzat zabaltzea, zaintza eta kontziliazioa bermatzeko neurriak hartzea, eraldaketa pedagogikoa ez baztertzea, euskara oinarri izatea, curriculuma margultzea, parte-hartzea herri eta auzoei zabaltzea…

Sare sozialetan mobilizazioen argazkiak ari dira zabaltzen, #hezkuntzaplazara traola erabiliz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude