Pisten aldeko ordezkari politikoentzat "errespetua" eskatu du ENBAk

  • Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 31n - 11:25
Aralarren Eniriotik Igaratzako pista berriaewn urratze lanetan. (Argazkia: Ataria)

Proiektua gauzatzen hasi zen unean, joan den irailean, auzitara eraman zuten gaia pisten aurkako elkarteek, eta ENBAk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "Gipuzkoako Foru Aldunditik baimena bideratu duten ordezkari politikoak zein mankomunitatean aldeko bozka eman duten ordezkari politikoak salatu dituzte".

Hori dela eta mozioak aurkeztu dituzte mankomunitateko udal guztietan, "baserritarron elkartasuna eta babesa, eta proiektuaren alde egindako arduradun politikoentzat errespetua eskatuz, eta euren aurkako jazarpen publikoa eta mediatikoa gaitzetsiz".

(Irakurri ENBAren agiria osorik bere webgunean).

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aralarko pistak
2021-03-05 | Naturkon
Aralarko pistak eta abeltzaintza-eredua

Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]


Aralarko pisten auziak, beste behin, hautsak harrotu ditu

Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]


Larreak irekita, Aralarren dira abereak

Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.


2019-02-06 | Jon Gorrotxategi
Aralarren hausturak

Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]


Eguneraketa berriak daude