Petuniaren ikuskizuna

  • Petunia loreak ireki eta ireki ari da eta ni berari begira leihotik barrena. Batera, Sergei Prokifieven musika entzuten ari naiz, bai, Ukrainako Donetsko Sontsivkan 1891n jaiotako musikagilearen Romeo eta Julieta opera, William Shakespearek idatzitako izen bereko tragedian oinarritutakoa. Entzuten eta ikusten, Kenneth MacMillan koreografo ospetsuak sortu eta 1965ean lehen aldiz jokatu zen opera horren balleta ikusten; lehen emanaldi hartan hasi zen oraindik amaitu ez zaion arrakasta, 40 minutuz txalotu zuten ikusentzuleek, eta 43 aldiz oihala jaitsi-altxa arazi zuten.


2023ko ekainaren 26an - 06:38

Ikuskizuna ederra da, errusiar musika, frantses itxurako koreografia, ingeles batek idatzitako italiarrei buruzko historia eta Portugalen egindako jantziak, adibide ezin hobea da Europako zibilizazioa ekialdetik mendebaldera ilustratzeko. Dantza sinple samarra da, baina jantzien, paisaiaren eta aktoreen bidez goiko mailara igotzen dena. Benetan erakusten du zein garrantzitsuak diren elementu horiek ballet ikuskizun gogoangarri bat sortzeko. Oso egokia nire petuniaren (Petunia x hybrida edo Petunia atkinsiana) loraldia janzteko.

Petuniaren historia ere antzekoa da, urtetako gertakarien metaketaren ondorio dira egun ezagutzen ditugun petunia ikusgarriak. Jatorri hegoamerikarra du, hibrido bat da eta ama-aitak Brasilgo Petunia integrifolia morea eta Argentinako Petunia axillaris zuria ditu, baina Europara ekarri eta bertan nahastuta sortu ziren lehen hibridoak. Barietate ugari dago gaur egun, hibrido horietatik eratorria; asko eta asko bioteknologia berriak erabiliz sortuak: transgenia, zink-hatz nukleasak eta ARN eragozlearen bidezko gene-isiltze transkripzionala. Azken teknika honen istorioa petuniarekin hasten da: AEBetako Arizonako Unibertsitateko ikertzaile botaniko talde batek, Rich Jorgensen doktorea buru, petunia batzuen kolorea bizitu nahi zuen, pigmentazioa sortzen duen gene berri bat erantsiz. Emaitza ez zen pozgarria izan, alderantziz, loreak zuri bihurtu ziren. Konturatu ziren gene berriak eta petunia haren geneak elkar zapaldu zutela. Batak bestea bertan behera utzi zuen eta alderantziz. Esperimentu honek mekanismo zelular berri bat ezagutzeko balio izan zuen: geneen isiltasuna. Egun gure osasungintzan teknika iraultzailea bihurtu da; 2006an Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria jaso zuten horri ekin ziotenek.

Tabako-belarraren (Nicotiana tabacum) senide eta antzeko da petunia, eta hortik datorkio guk darabilgun izen hori. Hego Amerikako tupi-guarani hizkuntzetan oinarritua da petunia: tabakoari tupiz “petim” eta guaraniz “pety” esaten diote.

Petuniaren loreak loreen hizkuntzan sumindura, haserrea, erresumina eta hira adierazten ditu, eta tronpeta formako loreak direnez, haserre hitz eta oihuak zabaltzen dituela dirudi, operako tragedia gogora ekarriz.

Intsektu pila dabil petunia loretzan, baina atentzioa ematen du maiz ikusten ez den kolibri-esfingeak, horrek ere berezko balleteko dantza eta doinu ikusgarriak eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Eguneraketa berriak daude