Nortzuk bultzatuko dute euskal orden berria eraldaketa sozialaren begiradatik? Nortzuk dira gaur egun zapalduenak Euskal Herrian?
Bat: 24-25 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi da Nafarroan. NIZEk (D ereduko ikastetxe publikoen sareak) ume arrazializatu baten irudia erabili du matrikulazioa sustatzeko. D ereduko ikastetxe horietan etorkinen umeen ehunekoa oso txikia da: zintzoki esatearren, argazkiak ez du errealitatea islatzen. Kanpainaren bidez euskara pertsona arrazializatuena ere badela komunikatu nahi da, baina ez ote gara blackwashing-ean erortzen ez garena komunikatu nahian? Komunitatean aldaketarik gabe D ereduko Nafarroako ikastetxeen matrikulazio tendentzia aldatzeko aukerarik dago? Argazkiaz baino, argazkiak islatzen duenari eutsi beharko genioke.
Bi: Nafarroako egoeraren inguruan hausnartzen, eta oro har mundu euskaldunean gertatzen ari denaz, 60-70 hamarkadetako antzeko momentu batean gaudelako sentsazioa daukat. Ez, noski, orden politikoari edo ekonomikoaren dagokienez, baina bai orden sozialaren aldaketen inguruan; hamarkada horietan gaur arte iraun duen antolakuntza soziala sortu baitzen emantzipazio orokorraren aldeko borrokaren ondoren. Orduan hasi ziren greba handiak, mugimendu feministaren lehen pausuak, euskararen aldeko borroka eta ikastolen antolakuntza, osasungintza publikoaren sorrera, auzo elkarteena eta abar luze bat.
Baina berrogeita hamar urteren ondoren, muga blindatuen Europak, neoliberalismoaren garapenak, finantziarizazioak eta beste hamaika prozesu sozioekonomikok gure hiriak eta herriak erabat aldatu dituzte. Mapa berria ulertzeko bidean bi galderei erantzuteak pista handiak emango lizkiguke: nortzuk bultzatuko dute euskal orden sozial berria behetik eta eraldaketa sozialaren begiradatik? Eta eskutik doakiona: nortzuk dira gaur egun zapalduenak Euskal Herrian?
Funtzio publikoan lan egiten ez dutenak eta herritar arrazializatuak dira euskararen auzia eraldatzeko subjektuak
Hiru: Gure historian euskarak aurrera egin du pribilegiorik ez dutenen hizkuntza izan denean. Gaur egunera translazioa eginen bagenu, hauek lirateke eraldaketa subjektu: auzo pobreagotan etxebizitzak alokatzen dituztenak, etxeko langileak, kualifikaziorik behar ez duten zerbitzuetan lan egiten dutenak, zaintzaileak, obretako langileak, supermerkatuetakoak... askoz gehiago ere bai. Zenbait kontu dituzte komunean: ez dute funtzio publikoan lan egiten eta horietako gehienak arrazializatuak dira.
Baina, kontua da, klase honek, historiaren motorra den honek, ez duela euskararen segregazioa bizi; ez dio eragiten; bere egunerokotasunetik at dago. Are okerrago, zaintzen dituen pertsona helduak euskaldunak dira, bizi diren pisu alokatuaren edo garbitzen dituzten etxeen jabeak euskaldunak dira. Gure gizartean %25 horrentzat euskaldunok ditugun eztabaida sutsu eta gordinak, bost. Eta alderantziz ere bai: euskaldunoi bost pertsona horien gatazkak.
Lau: Duela bost hamarkada euskaldunon hiztun komunitateak urraketaren eskubideen salaketa erabili dugu gure egoera salatzeko. Euskararen normalizazioa demokrazia, justizia eta giza eskubide kontua dela esan da. Baina feminismoarekin gertatu zen bezala, posible ote da XXI. mendeko lehen laurden honetan klase begiradarik gabeko soziolinguistikarik egitea? Posible ote da estatugintzaren begiradarik gabekoa? Horren bidea asmatzerik besterik ez dugu hurrengo hamarkadetan klase ertainen eta goikoen hizkuntz arrakala euskararen aurka joan ez dadin.
Bost: Eztabaida zintzo baten beharra dugu euskararen aferaren inguruan ikuspuntu intersekzionaletik; klasea, arraza, generoa eta baita politika ere alde batera utziko ez dituena. Gure gizartearen materialtasun berritik abiatuko dena, ez ideologiatik pentsatuko dena. Beste edozein bidezidorrek auskalo hemendik berrogeita hamar urtetara non kokatuko gaituen euskaldunak gizartearen piramidean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]