Iraileko kolore laranjak

  • Zer behar du momentu honetan gure gorputzak? Kontzientzia hartu, gure ongizatean denborak, atsedenak, mugimenduak eta garaiko elikadurak duten eraginaz. Gure ingurune naturalak, jakintzaz ematen dizkigu urtean zehar behar ditugun elikagaiak eta, hala, elikagai freskoak, koloretsuak, urtaroakoak eta tokian bertan ekoiztuak, ekologikoak, kontsumitzea funtsezkoa da gure elikadurarekin berriro elkartzeko.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Irailean zaintza berezia beharko dute pankrea, urdaila eta bareak. Horretan laguntzen gaituzte garaiko barazki eta fruta koloretsuek eta gozoek. Laranja koloreko elikagaiak betakarotenotan aberatsak dira. Pigmentu horiek ezin hobeak dira azala zaintzeko, antioxidatzaileak baitira. Barazki eta fruten kolore horiak adierazten du luteina eta zeaxantina duten elikagaiak direla: begiak babestea, azala zaintzea eta antioxidatzaileak lortzen ditugu. Gainera, poza pizteko eta nerbio sistemarako lagungarria da.

Janariak prestatzeko moduak ere garrantzia du, baporean egindako platerak barazki eta fruten ezaugarri nutrizionalak, bitaminak eta mineralak  mantentzen ditu eta pigmentuek ez dute sufritzen. Bestalde, udako gehiegikerien ostean, gorputzari ondo datorzkio barazki krema, zopa eta barazki saldak. Barazki eta frutetan aberastu behar ditugu gure menuak.

Ariketa bat egitera gonbidatzen zaituztet, natura eta urtaroaren erritmoa ulertzeko, sentitzeko, begiratzen eta entzuten hasteko: basoan murgildu, arboletara gerturatu, natura zure bizitzan txertatu. Nik arbola bat aukeratuko dut: intxaurrondoa. Gertu daukat, egunero ikusteko aukera dut.

Momentu honetan fruituak handitzen, heltzen ari dira zuhaitzean, harrigarria da nolako pisua hartu duten adarrek; jasaten duten pisua ikaragarria da.  Hostoek kolore berde iluna dute, horiek fruitua babesten aritu dira orain arte.  Intxaurrak adarretatik eroriko dira edo zuhaitzak botako ditu? Zikloa bukatzen ari da zuhaitza: udaberrian loratu zen udan fruitua emateko.

Ortuan kalabaza edo kuia eta pikuak jaso ditut.

Kalabaza edo kuia

Mamiaren kolore laranjak pista ematen du: beta-karotenotan aberatsa da. Beste ezaugarri nutrizional batzuk dira potasioan, kaltzioan eta zuntzetan aberatsa dela. E bitamina, azido linoleiko, burdin, zink eta kukurbitazinan ere joria da.

Dietoterapian eta nutriterapian oso erabilgarria da.

Kuia haziak edo pipak gordinik edo txigortuta jan daitezke.

Pikua

Beroarekin fruta-arbola horren hostoek usain gozo berezia dute. Oroitzapenak dakarzkit: baratzea, siesta, gozoa, berdea, etxekoa, gertukoa, uda.

Garaian garaikoa eta urtaroaren erritmora jateko lehen pausoak ematen hasi gara artikulu honetan. Udazkena badator eta adi nago intxaurrondoak izango duen aldaketen zain. Eta udazkenean zer beharko dugu?... 

Hurrengo artikuluan hitz egingo dugu horretaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sasoitu
Suaren kolorea duen azaroa, hazien aroa

Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez  prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan  jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.


Urrian hobetu eta indartu zure immunitatea

"Kanpora begira" bizi izan garen udararen ondoren, udazkenak geure buruarekin berriro konektatzera, errutinara itzultzera eta bertan nola sentitzen garen entzutera gonbidatzen gaitu. Eta udazkenean zer behar dugu osasuntsu eta energiaz beteta sentitzeko? Garaiko jakiek... [+]


Eguneraketa berriak daude