Hauteskundeen ondorengo negoziazio fasearen ostean, EAJk eta PSE-EEk aurkeztu dituzte bien arteko gobernu-akordiorako oinarriak, “ongizatean, aurrerabidean, autogobernuan zein Euskadi globala eraldatzeko bidean aurrera egiteko”. Hamaika orriko dokumentu batean zehaztu dituzte hurrengo Eusko Jaurlaritzak bere programan jasoko dituen konpromisoak eta jarduerak.
Adostu duten lehenengo ardatza, “pertsonak erdigunean” izenekoa da. Bertan hainbat helburu jaso dira, hala nola pertsona guztientzat aukera berdintasuna eta emaitzen berdintasuna bermatzea, desparekotasun-egoerak murriztea, eta abar. Helburuak lortzeari begira, “herri lehentasunak” identifikatu dituzte eta horien artean, dokumentuan zehar hizkuntzari erreferentzia egiten dion bakarra ageri da: “Euskara. Helburua: edonon, edonoiz. Bizitzaren arlo guztietan euskararen erabilera ahalbidetzea”. Akordioaren hurrengo ardatzetan (hazkunde eta ongizate eredua; eraldaketa energetikoa eta jasangarritasuna; elkarbizitza, memoria eta giza eskubideak; autogobernua areagotzea), eta ardatz hauen helburuetan zein herri lehentasunetan, ez da ageri hizkuntzari buruzko aipamen gehigarririk. Aurrerago iritsiko al dira euskara erdigunean jarriko duten politika zehatzagoak.
Pertsonak erdigunean jarriko dituzten politikak garatuko badira, pertsonen beharrak, eskubideak eta ongizatea lehenetsi beharrekoak dira. Alegia, gure bizi-kalitatea hobetzea eta gure beharrak modu integralean ase beharrekoak dira eta, horretarako, hizkuntzak ezinbesteko aldagaiak dira.
Erakunde publikoak sustatzaile eta eragile izan behar dira, bizitzaren arlo guztietan euskararen erabilera ahalbidetuko badute. Edonon, edonoiz
Bizitzaren arlo guztietan euskararen erabilera ahalbidetzeari begira, administrazioaren barruan urratsak egin badira ere, ezagunak ditugu hainbat alorretan dauden gabeziak, esate baterako, zenbait sailetako arreta zuzen zein telefonikoan, edo aspalditik Osakidetzan, Justizia administrazioan eta Ertzaintzan dauden kroniko bihurtutako hutsuneak. Pertsonak erdigunean jarrita ere, hizkuntza eskubideak bermatu eta euskara normaltasunez erabiltzetik urrun gaude, edonon eta edonoiz.
Era berean, gobernu-akordioan beste neurri batzuen falta sumatu dut, arlo sozioekonomikoa eta hizkuntzaren arteko loturaren bat, esate baterako. Seguru asko, gobernua osatutakoan, horretan eskuduntzaren bat duten sailen artean adostuko dituzte garatu beharreko politika eta neurri zein baliabide zehatzak. Izan ere, azken bolada luze honetan, lan munduaren estrategikotasunaz, eremu sozioekonomikoaren eraginaz eta izaera egituratzaileaz hitz egiten ari baita hizkuntzaren garapena aintzat harturik. Gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen dugu, eta beste parte handi bat besteen lanaz baliatzen. Harreman sozioekonomikoak ez dira neutroak, botere- eta baliabide-banaketarekin lotura estua dute, eta maiz desberdintasunak eta gatazkak sorrarazten ditu, baita hizkuntzaren aldetik ere.
Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berrien inguruan ari dira euskalgintzako adituak, legelariak eta zenbait administrazio, enpresa eta sindikatuetako ordezkariak. Ez da hizkuntzek eremu honetan duten lekuaz hausnarrean aritzen garen lehenengo aldia.
Euskal Autonomia Erkidegoko hurrengo gobernua osatzekotan dagoen honetan, pertsonak erdigunean eta bizitzaren arlo guztietan euskararen erabilera edonon eta edonoiz ahalbidetzeko helburua izango duten politikak pentsatu eta garatu behar diren honetan, egoera ideala amestera, anbizioz jardutera eta sisteman parte hartzen duten gainerako eragileekin batera erronkak lantzera eta adostera gonbidatu nahi dut Jaurlaritza berria.
Ikuspegi sistemikoaren beharrezkotasuna azpimarratu izan dugu maiz, lan munduaren parte diren aktore guztiak ondo artikulatuko dituen sistema egituratu behar dugu. Lan munduan eta, oro har, eremu sozioekonomikoaren espazio guztietan euskara eroso erabili ahal izateko orain arte egindako bidean sakondu behar dugu. Hezkuntzaren bitartez euskalduntzen ari diren belaunaldiei euskara eroso erabiltzeko aukera bermatu behar zaie, baita lan esparruan ere. Baldintza egokiak sortzeko eta jauzi hori egituratzeko ikuspegi argia eta itun soziopolitiko berri, zabal, sendo eta adostua behar dugu, bai eta sustapenetik eta sentsibilizazio kanpainetatik harago doazen hizkuntza politika, neurri eraginkorrak (hizkuntza-klausulak, pizgarriak, diruz lagundutako jardueretan euskara bermatzea...) eta jarraipena ere.
Erakunde publikoak sustatzaile eta eragile izan behar dira, bizitzaren arlo guztietan euskararen erabilera ahalbidetuko badute. Edonon, edonoiz. Euskara erdigunean jarriko duten oraingo erabakiek, pertsonak erdigunean kokatuko dituen etorkizuna eraikitzen lagunduko dute.
Rober Gutiérrez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]