Pentsio osoa jasotzeko, kotizatu beharreko urte kopurua 41,5etik 43 urtera igotzeko proposamena egin du Frantziako Estatuak. Erreforma horren aurrean sindikatuak kontra agertu dira eta irailaren 10a, asteartea, greba eguna izango da.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, Baionan izango da manifestazioa 10:30ean. LAB protesta egunari atxiki zaio FO, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuekin batera. Salatu dute, proposatzen den aldaketarekin pentsioak jaitsiko direla eta kotizazio urteen igoerarekin erretreta hartzeko adin legala 62 urtekoa bada ere, ez dela erreala izango.
Sindikatu abertzaleak bere aldetik ohartarazi du “Gobernua langile klaseari zorra ordainarazi” nahian dabilela eta erreforma “erabat injustua” dela. Bestalde, erretreta sistema hobetzeko proposamenak egin ditu LABek.
- Kotizazioak irabazi guztietan aplikatzea.
- Akzionistek jasotzen dituzten dibidendei kotizazioak ordainaraztea.
- Enpresek eta batez ere enpresa handiek dituzten abantailak, hau da, zerga dispentsa kentzea.
- Nagusien kotizazioak emendatzea “trukean ezer eman gabe”.
- Enplegua sortzea eta soldatak emendatzearekin batera lana modu justuago batean banatzea, langabezia eta prekarietatearekin bukatzeko.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.