Hollandek kotizazioa 43 urtera igoko du

  • Pentsioen sistema erreformatzeko proposatuko dituen neurriak aurreratu ditu Frantziako Gobernuak Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren ahotik. Frantziako Estatuan bizi direnek 43 urte kotizatu beharko dituzte pentsio osoa kobratzeko –orain arte 41,5 urte behar ziren horretarako– eta igoera progresiboki ezarriko da, 2035 urtera arte.


2013ko abuztuaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Atzo arratsaldean Jean-Marc Ayrault lehen ministroak pentsioen erreformaren lehen zertzeladak eskaini zituen (Arg.: Le Monde)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gisa horretan, pentsioen sistemak sortzen omen duen defizitari aurre egin nahi dio Gobernuak eta 7.300 milioi euro lortuko lituzke. Bestetik Erretreta hartzeko adin legala bere horretan mantenduko da, 62 urte oro har, baina kotizatu beharreko urte kopurua kontuan hartuta, praktikan adin hori igo egingo da.

Hollande oso kontuz ibili da erreforma adosteko orduan, itxuraz langileen mesederako izan daitezkeen neurri batzuk ere hartu ditu, lan gogorrak egiten dituzten langileen pentsioen zati bat enpresek ordaindu beharko dute, esaterako. Baina zenbait sindikatuk erabat arbuiatu dute erreforma eta irailaren 10ean mobilizazio jendetsuak antolatu dituzte.

2010eko protestak gogoan

Frantziako Gobernuak 2010ean egin zuen erretreten erreforma Sarkozy agintean zenean. Orduko hartan Frantziako Estatu osoan –baita Ipar Euskal Herrian ere– protesta handiak izan ziren eta sindikatu eta manifestariek herrialdea blokatzea lortu zuten. Pentsioen sistemak dituen arazoak baina, bere horretan iraun dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude