Pazientzia

  • Jexux Eizagirre Portillok Txinako ipuin zaharrak bildu, hautatu eta hauen bertsioak idatzi ditu. ARGIAk egunean ipuin labur bat jarriko du irakurgai, eta ikusentzun ere egin ahalko ditugu, Pako Eizagirre Irureren ahots ederrez irakurriak eta Maitane Gartziandiaren ilustrazioek jantziak.


2020ko apirilaren 8an - 18:23
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Herrixka batean, Qinghai lurraldean, agintari berria hautatu zuten, aurrekoa zahartu egin zela-eta. Agintari zaharrak, ohi bezala, bere aholkutxoa eman zion berriari: “Hartzak pazientzia”. Berriak baietz erantzun zion.

Handik hilabetera, plaza nagusian egin zuten elkarrekin topo. Eta agindu bera eman zion zaharrak gazteari, eta honek hari erantzun bera.

Handik hilabetera, azokan egin zuten topo, eta agindu bera eman zion zaharrak gazteari, eta honek hari erantzun bera.

Handik hilabetera, herriko areto nagusia jendez lepo zegoela, elkarrekin egin dute topo. Zaharra hasi da ahoa zabaltzen zerbait esateko. Baina, gazteak eten egin dio hizketa saioa, oihuka:

– Badakit zer esango didazun! –.  Jende guztiak burua jiratu du, oihuka zein ari den jakiteko. Orduan, zaharrak:

– Ikusten duk? – erantzun zion gozo eta leun – Oraindik ere, ez duk ikasi pazientzia hartzen.

Aurreko ipuinak:

- Azeria eta tigrea.


Irakurri gehiago: Literatura Kultura Txina Nazioartea Asia
Literatura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...