Azeria eta tigrea

  • Jexux Eizagirre Portillok Txinako ipuin zaharrak bildu, hautatu eta hauen bertsioak idatzi ditu. ARGIAk egunean ipuin labur bat jarriko du irakurgai, eta ikusentzun ere egin ahalko ditugu, Pako Eizagirre Irureren ahots ederrez irakurriak eta Maitane Gartziandiaren ilustrazioek jantziak. Edizioa Eneritz Arzallusek egin du.


2020ko apirilaren 7an - 18:16
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Tigre beldurgarriak, ehizan zebilela, harrapatu zuen azeri maltzurra.

– Ezin naik jan –esan zion azeri maltzurrak. Zeruko Enperadoreak izendatu naik, animali guztien errege. Jaten banaik, Zeruko Enperadorearen agindua hautsiko duk. Ez badidak sinesten hator nirekin. Eta heuk ikusiko duk, nola ihes egiten duten animali guztiek, ni ikusi orduko.

Tigre beldurgarriak ez zuen nahi, Zeruko Enperadorea haserrea pizterik. Eta, azeri maltzurrak esan bezala, elkarrekin abiatu ziren oihanean barrena.

Animali guztiek ihes egiten zieten, haiek biak ikusi orduko. Tigre beldurgarriak uste zuen, azeri maltzurraren beldur egiten zutela ihes. Eta ez zen ohartu ere egin, tigre beldurgarriaren beldur egiten zutela.


Irakurri gehiago: Literatura Kultura Txina Nazioartea Asia
Literatura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...