Parte-hartzea krisi garaietan: lantokietatik datorkigu hausnarketa

  • Ekonomia sozialean diharduten Beterri eskualdeko enpresek Covid-19ak euren lantokietan sorturiko egoera berriari nola aurre egin dioten hausnartuko dute. Parte-hartzean oinarrituriko ekosistema bat sortzeko Beterri Saretuz programaren baitan egingo dute jardunaldia Hernanin.


2020ko urriaren 07an - 11:25
Beterri Saretuz programaren tailerretako bat Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Koronabirusaren pandemiak azalerazitako krisi anitzen aurrean, ekonomia sozialeko enpresetan erabaki zailak hartu behar izan dituzte eta erronka itzelei egin behar izango diete aurre etorkizunean ere. Nola egin dute? Eta nola egingo? Galdera horri erantzuteko jardunaldia antolatu dute ostegun honetan Hernanin Beterri Saretuz programaren sustatzaileek.

Krisi garaietan parte-hartzeak duen garrantziaz jabetuta, hilabeteotan enpresetan izan dituzten bizipenak konpartituko dituzte, besteak beste. Era berean, “aurrera begirako erronken inguruan hausnartu eta pandemiak azalerazitako krisi ezberdinei aurre egiteko, proiektu parte-hartzaile honek izan dezakeen baliagarritasunaz” ere ariko dira.

Parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema bat sortzeko helburuz abiatu zuten Beterri Saretuz programa, Gipuzkoako Aldundiaren eta Beterri-Buruntza Udalen laguntzarekin. 2019ko azaroan Hernaniko Orona-Ideon elkartu ziren hainbat esperientzia ezagutzeko, eta otsailean tailer batzuen bidez parte-hartzea bultzatzeko oinarrizko diren gakoak identifikatu zituzten.

Ostegunekoa hirugarren jardunaldia izango da eta aurreko saioetan bildutako edukiak antolatu dituzte; balio eraldatzaileetan oinarrituriko ideia eta material horien gida aurkeztuko dute Hernanin, “egindako lanaren aitortza gisara”. Jardunaldia Biteri Kultur Etxean izango da, goizeko 9:30etik 12:30era.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Ekaineko zurrunbilotik

Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]


Energia eta telekomunikazio sistema "erresilientea" sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarik gabe abiatuko da KoopFabrikaren ekintzailetza eskola

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz

Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Iruñeko Kale Nagusian 1.500 metro koadroko eraikin bat erosi dute Katakrakek eta Koop57k

Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]


2024-05-21 | ARGIA
Olatukoopek hamar urteko ibilbidea ospatu du Donostian
MULTIMEDIA - erreportajea

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]


Lau, hiru, bi, bat… Gora Olatukoop! Ekonomia eraldatzailearen festa Donostian

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]


Olatukoop 10. urteurren ekitaldia
Ekonomia eta lurralde eraldaketarako konpromisoa berretsi du Olatukoopek

80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.


Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


Eguneraketa berriak daude