Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan zen.
Euskal Herriko hainbat txokotatik plazara goizean inguratu orduko, aranoarrek prest zuten eskuak berotzeko eta animo goibelena pozteko moduko salda. Vidas irrenovables dokumentala elkarrekin ikusiz eman zioten hasiera egunari (behean emanaldi horren berri). 150etik gora ikusle zenbatu zituzten antolatzaileek.
Egun osorako hizketarako gaia jarri zuten dokumentalean agertzen diren egoerek eta hausnarketek. Film emanalditik tripak nahasita atera baziren ere, pintxoekin sabela goxatuta eta batekin eta bestearekin berriketan ekin zion mendirako bideari herritar talde ausartenak. Hotzak eta elurrak beldurtu zituzten herritarrek, berriz, elkarte aurrean paratutako txosnan eta herriko ostatuan hartu zuten babes.
Luxuzko soinu-joleek batu zituzten mendian goiti eta beheiti ibilitakoak: herritik taldetxo bat igo zen ermitaraino eta han egin zieten harrera mendi kaxkora igo zirenei. Joseba Tapia, Jon Mari, Izer eta Alabier trikitilariek eskainitako mendiko erromeria berezi horretan dantzan aritu ondoren, kalejiran egin zuten Aranoko plazarainoko bidea.
Giroa berotzen joan zen eta ostatuan, "sold out" edo modako txatxukeriarik gabe, arte handiz eskainitako herri musika gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Soinuen azken akordeekin eta panderoen erremateko kolpeekin batera, jendaurrera atera ziren Aitor Mendiluze eta Julio Soto eta bertsoaren haria eten gabe 45 minutuko potentzia handiko saioa eskaini zuten. Hementxe osorik entzungai:
Indarrak kargatuta itzuli zen nor bere etxera. Komunitateak badu ahala, ematen du pozetik bizitzeko umorea, guztion onerako borroka egiteko arnasa.
Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatu zuen eguna, eta Udalak babestu. Erakunde horrek bereziki eskertu zituen trikitilariak eta bertsolariak.
Aranon Vidas irrenovables dokumentala ikusteko bete zen eliza goizean. Filmaren egile Francisco Vaquerok eskerrak eman zizkion bertako udalari, nabarmenduz Espainiako Estatuan orain artean egin dituzten 180 inguru emanaldietatik dozena batera ez direla iritsiko udalek antolatu dituztenak. Herriaren paisaian eta herritarren bizimoduan eragin handia izango duen horrelako proiektu bat (edo batzuk!) bere lurretan iragarri dizkioten udalak berak bultzatu beharko luke herritarren artean deliberazio prozesu bat, ikuspegi anitzak eta informazio osoa emanda. Sentipen horrekin ateratzen da herritarra dokumental emanalditik: "Hau gure herrira ekarri behar dugu, jendeak ikusi egin behar du". Hona hurrengo aukerak –euskarazko azpitituluak ere baditu orain–: apirilaren 3an Donostiako Trueba zineman izango dira filma eta egilea (bigarren aldiz!); apirilaren 6an Zeberion, apirilaren 7an Iruñeko Golem zineman, EcoZine jaialdiaren baitan; apirilaren 9an Usurbilen; apirilaren 10ean Ordizian eta apirilaren 11n Larraintzarren.
"Filma interneten balego, jendeari erakusteko"... komentatu izan didate askok. Aranon sentitu nuen filmaren indarra justu interneten ez egotea dela, horrek dakarrelako emanaldira joatea, herrikideen ondoan esertzea eta komunitatean ikustea. Egoera horrek berak sortzen ditu gaiaren angelu anitzei buruzko elkarrizketak eta hausnarketa partekatuak.
Badu gatza eta piperra hizketan Vaquerok eta emanaldiaren aurretik egiten duen sarreran eta ondoren sortzen diren galdera-erantzunetan ahobizarrik gabe mintzo da. Hala esan zuen, makroproiektu kaltegarriak asko eta aspalditik eraikitzen dituztela bazter guztietan, baina honako hauekin kosta egiten dela jendeak makroproiektu horiek dudan jartzea, "oso paper politean ongi bilduta eta lazo eta guzti" aurkezten dizkigutelako: berdea, jasangarria, ingurumenaren aldekoa... "Lurraldearen lapurreta" egiten ari direnak "betiko otsoak, beste larru batzuz jantziak" direla esan zuen eta lapurrak uxatzeko modu onena zarata ateratzea dela: "Askotan, herritarrek zarata ateratzen badute euren kasa joaten dira, lurralde osoa dutelako haien eskura eta diskurtsoa erortzea baino nahiago dute hurrengo mendi-lerrora mugitu eta kito". Zarata ateratzeko hitzordu bateratu bat badela oroitarazi zuen: martxoaren 22an Gasteizen, 18:00etan Bilbo Plazatik hasita eta Euskal Herria Bizirik-ek antolatuta.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik sortuak. Urriagoak izanagatik,... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.
Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]
Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki. Ekainaren 11n bukatzen da proiektuaren kontrako elegiteak aurkezteko epea.
231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.
Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez erabiliz iritsi dira ondorio horretara.