Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan zen.
Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.
Euskal Herriko zentral eoliko handienetako bat izan daitekeena egin nahi dute Goizueta, Arano eta Hernaniko lurretan. Sustrai Erakuntzak salatu du tramitazioa Madrilen ari direla egiten, “herritarrengandik urrun”. Kalteturiko udalek, aldiz, ez dute proiektuaren... [+]
Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako... [+]
Nekazal lurraldetako zerbitzu publikoak gutxituz, Nafarroako Foru Gobernua despopulazioa eta zahartzea bizkortzen ari dela kritikatu dute. Aitzina, egoitzarik hurbilena Irurtzunen egongo da, bulego zaharretik autoz 22 minutura, eta Aranotik ordubetera.