Pantxoa Bimboire: "Egoera ekonomiko gogorrean direla diote Ipar Euskal Herriko enpresen %75ek"

  • Koronabirusaren izurritearen testuinguruan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako egoera ekonomikoa zertan den azaltzeko tartea eskaini dio ARGIAri Pantxoa Bimboire Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako (MIG) presidentearen aholkulariak. Martxoaren 19tik 23ra egindako galdetegitik ateratzen da enpresen %75ak egoera ekonomiko gogorrean direla eta %63ak diote, egoera hobetzen ez bada, aktibitate ekonomikoa gelditu beharko dutela. Konfinamendua beharrezkotzat baldin badu ere, ondoko egun eta asteetan birusaz babesteko materiala eskuraturik, aktibitate ekonomikoa berriz abiatzen ahalko dela uste du.


2020ko apirilaren 09an - 15:05

“Gaurkoa ez da aste ala hilabete batzuk iraunen duen gripe txiki bat, neke izanen da ekonomia berriz abiaraztea eta kostako du anitz”. Gaur egungo egoera beltza ikusten baldin badu Pantxoa Bimboire Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako (MIG) presidentearen aholkulariak, biharra ere ez du askoz hobea ikusten.

Hala eta guztiz ere, ez du kentzen konfinamendua ezinbestekotzat duela: “Martxoaren 15ean erabaki konfinamendua beharrezkoa zen eta hobe egingo zuten lehenagotik egin izan balute. Maskararik ez denean konfinamendua da aterabide bakarra”. Krisi batzorde bat du osaturik MIGak, koronabirusaren izurritearen testuinguruak ondorioztatu kezkei, galderei edota beharrei erantzuteko xedez. Martxoaren 19tik 23ra egindako inkestak bultzatu zituen batzorde hori sortzera. Kezkak eta zailtasunak nagusitu zirelako erantzunetan: erantzundako 902 enpresetarik %75ak egoera ekonomiko gogorrean dela dio. Zehazkiago, %82 ostalaritzan, %79 eraikuntzan, %34 industria eta zerbitzuetan eta %25 laborantzaren sektorean. Horien artean gehienak dira enpresa txikiak, bost langile baino gutxiagokoak. Gainera, %63ak dute enpresa arrazoi ekonomikoengatik hetsi behar izatea aurreikusten.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, zifra ofizialik ez bada ere, ondokoa ondorioztatzen du Bimboirek: “Ipar Euskal Herriko 60.000 langileen erdia da langabezi teknikoan”. Ondoko egun ala asteetan, poliki-poliki ekoizpenak berriz abiatuko direla dio, “babes-neurriak errespetatuz”. gaurko egunean jada, babes-neurriak beteak baldin badira, lantegia irekirik atxiki dezake nagusiak. Eta hainbatek zituzten ateak berriz ireki konfinamenduko bigarren astean berean. Batez ere enpresa handiek. Adibidez, Angelun kokaturiko Dassault enpresa, hegazkingintzan dabilena, martxoaren 18an hetsitako ateak ireki nahian dabil zuzendaritza, CGT sindikatua duela parean langileen osasun eskubidearen alde borrokan. Lantegi horretan 970 pertsona ari dira lanean eta batzuk berrogeialdian ezarriak izan ziren koronabirusaren sintomak zituztelako. “Maskarik ez da! Horrek ere du trabatzen. Baina, asteak pasatuz, hori hobetuko dela pentsa daiteke eta modu batean edo bestean berriz hasiko direla lanean”.

Egoerari aurre egiteko Frantziako Gobernuak hartu neurriak:

Koronabirusak eraginen duen krisi ekonomikoa aurreikusirik, hainbat laguntza bideraturik ditu Frantziako Gobernuak. Helburua argi du: enpresen porrotak mugatzea.

Zailtasunetan diren egiturentzako, martxoko eta apirileko kotizazio sozialen ordainketak atzeratu ditu eta gauza bera zergen ordainketarako. Langabezia partzialaren aukera ere jarri du mahai gainean. Horrez gain, bi miliar euroko elkartasun kutxa bat sorturik, eskaera eginez gero, 1.500 euroko diru laguntza bat ukan dezake zailtasunetan den enpresak. Eskugaineko dirua ukaten segitzeko gisan, bankuari mailegua eskatzeko orduan, Estatua enpresaren berme jarriko da.

Bestalde, elektrizitatea, alokairuak, gas fakturak ezeztatzeko edo behintzat atzeratzeko bideak aztertzen ditu ere gobernuak; sektore hauetako erakundeekin adostasun batera heldu nahian dabil.

Krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri horiek ondorio zuzena dute: Frantziako Estatuaren zorra oraindik handiagoa izanen da. Hastapeneko kalkuluen arabera, 45 miliar euroko kostu bat ondorioztatzen bazuten, azkenean, dirudi 60 miliar eurokoa izanen dela –“eta nork daki, beharbada hilabete batzuen buruan 100 miliar eurokoa izanen da” Bimboirek gehitzen duenaz. Hori horrela, jakinik jada defizitario dela, laguntza gehiago bideratzea zaila ikusten du MIGko presidentearen aholkulariak: “Dirua ezartzen du Frantziak baina gero hortarik ateratzea ere neke izanen da, manera batez edo besteaz pagatu beharko du zorra”.

Koronabirusaren krisia pasa eta bestelako sistema bat gauzatzeko beharraz galdeturik ondokoa dio: aldaketak bideratzea ezinbestekoa zaio, baina jendeak eta enpresak ez dira horretarako prest. "Ene esperantza da gaur egungoarekin jendea aldaketaren beharraz ohartzea, baina ez dakit amets bat denez. Zer nahiz gisaz, ene paper txikia jokatuko dut horren alde gauzak aldarazteko".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Eguneraketa berriak daude