Lasterketa solidarioa bularreko minbiziaren kontra. Ideia paregabea, minbizia borrokatuko dugu korrika eginez. Ala minbizia dutenen alde ari gara korrika? Ez da oso argi geratzen hamarnaka markaren babesean antolatzen diren martxa horien helburua, mezua arrosa bai, baina oso argia ez baita. Errealitate hau ezkutatzen du: dortsalaren prezioaren zati txiki bat bideratzen da minbiziaren ikerketara, eta gainerakoa, arrosaz margotutako enpresa horiek erabiltzen dute. Urriaren 19an bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko egunaren harira sortzen den pinkwashinga salatu du Izan Iñurri elkarteak, minbiziaren akonpainamendu eta formazio feminista eta eraldatzailea eskaintzen dituen elkarteak.
Martxoan morez eta ekainean ortzadarraren kolorez margotzen diren marka eta instituzio berberak urrian itxuraz aldatu dira, irudia zuritzen jarraitzeko: arrosa-arrosa bihurtu dira. “Gure diagnostikoa, bularreko minbizia, ez da arrosa; beste minbiziak ez dira arrosak, zergatik emakumeona bai?”, galdegin dute Iñurriko kideek, beste elkarte batzuekin batera sinatutako manifestua aurkezteko. Sinatzaileek minbizia jasan dute, jasaten ari dira, edo gaixotasunak hil duen norbait agurtu dute; ez dago lazo arrosarik haien min fisiko eta emozionala arinduko duenik. Itxurakeriaz nazkatuta daude, ez dute errukirik nahi, eta “ausartak” edo “borrokalariak” direla esateak ez ditu sendatuko. Argi dute zer behar duen gero eta diagnostiko gehiago dituen jendarte honek: osasun publiko unibertsala, konpromiso politikoa, ikerketa, prebentzioa, metastasian fokua jartzea, arreta integrala –fisioterapia, nutrizioa, sexologia eta arreta psikologiko doako eta espezializatua barne hartzen dituena–, eta gaixotzen gaituzten substantzia toxikoak debekatzeko neurri politikoak hartzea.
Bai, jaten, arnasten eta azalean erabiltzen ditugun hainbat produktuk substantzia toxikoak eta minbizi eragileak dituzte, Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburuan azaltzen duen bezala. Disruptore endokrinoak dituzten produktu horietako batzuk Estée Lauder kosmetiko taldekoak dira (Clinique, Mac, Smashbox...), azken sei urteetan zenbait ikerketak eta salaketak ohartarazi dutenez. Bada, lotsa eta errespetu gutxirekin, enpresa horren kanpaina arrosak harro dio 30 urte daramatzala “bularreko minbizirik gabeko mundu baten alde” lanean. Bikaina da negozioa: minbiziaren ikerketara dirua bideratuko dutela aldarrikatuta makillajea saldu, irabazi horiekin aberastu –kopuru irrigarri bat besterik ez baitute bideratzen ikerketara, marketin hutsa da–, eta substantzia kantzerigenoak dituzten ezpainetakoak sortzen jarraitu. Kasualitatea izango da emakumeei bideratuta daudela produktu horietako gehienak.
Iñurri elkartetik eskatu dute markei dirua oparitu beharrean, zuzeneko dohaintzak egiteko. Urriaren 19an Bilbon eta Donostian elkartuko dira Bularreko minbizia ez da arrosa lelopean manifestatzera. Marea arrosan erori ordez, titi bakar, burusoil, ile-ordedun eta orbandunen aldarrietara batzeko eguna izango da.
Biogipuzkoa ikerketa zentroak kimioterapia formula berri bat aurkitu du. Jesus Bañalesek, Biogipuzkoa ikerketa zentroko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradun eta ikertzaileak, xehetasun gehiago eman ditu.
Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]
Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]
Bueno, gaurko atalean bizitza hontako misterio potolo bati buruz hitzegingo dugu. Egiptoko piramideak nork eraiki zituen? Basajaunak existitzen dira? Bada bizitza estralurtarrik? Itxoin itxoin, misterioen zerrenda ez dut amaitu: non daude minbizia duten gizonak?
Minbizia... [+]
Minbizia eta amatasuna, amatasuna eta minbizia, eskutik doazen bi gai izan dira niretzako. NIre alaba zaharrenaren haurdunaldian, aitari diagnostikatu zioten eztarriko minbizia, eta alabak 9 hilabete zituenen hil zen. Ta nolakoa den bizitza, bigarren aldiz haurdun nengoela,... [+]
Minbizia gure bizitzara iristean ez digu guri bakarrik eragiten, gure inguru guztiari eragiten dio: bikote, guraso, seme-alaba, familia, lagunak…..eta askotan esaten dugun bezala, tribua behar da gaisotasunari aurre egiteko.
Niri, gurasoekin, bidelagun izatea tokatu... [+]
“Minbizia. Mediku bat zuri begira hitz hori ahoskatzen entzuten duzunean amildegi bat zabaltzen zaizu erraietan. Aldakek dar-dar eta aldaketarako indar falta”. Izan Iñurri elkarteko kideak horrelaxe hasten dira definitzen gero eta ohikoagoa den gaixotasunak... [+]
BMJ Oncology aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten arabera, 50 urtetik beherakoen artean tumoreen mundu mailako intzidentzia % 79 handitu da 1990etik. Gainera gazteek ez daukate inongo espaziorik beraien bizipenak partekatzeko. Adituen arabera, bizi-ohitura ez oso... [+]
Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.