Palestinako presoen babeserako elkartearen egoitzan Israelgo armada sartu dela salatu dute

  • Palestinako preso politikoen sostengurako eta giza eskubideen aldeko Addameer elkartearen egoitzan sartu da Israelgo armada irailaren 19ko goizaldean, Ramallah-n. Hainbat material informatiko lapurtu dutela salatu dute: bost ordenagailu eramangarri, memoria txartelak, hiru disko gogor, hainbat liburu eta bulegoko materiala.


2019ko irailaren 24an - 16:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hirugarren aldia da Addameer elkartearen egoitzan Israelgo armada sartzen dela. Lehena 2002an izan zen, bigarrena 2012an, webgunean zabaldu duten oharrean salatu dutenez.

Addameer-etik adierazi dute ez dutela halako ekintzekin lortuko egiten duten lana albo batera uztea. "Preso politiko palestinarrek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketa guztiei aurre egiten jarraituko dugu, tortura, atxiloketa bidegabeak eta tratu txarrak barne".

Gizarte zibil palestinarreko eragileen aurkako eraso sistematikoen parte da gertaera, beren ustez. "Eraso hauek okupatzaileek egindako urraketak borrokatzen dituzten eragileen aurkakoak dira. Aldi berean, ulertzen dugu okupatzailearen kanpaina baten parte direla, giza eskubideen aldeko eta gizarte zibileko eragileak deslegitimatu, diru sarrerak murriztu eta beren ekinbidea murriztu asmoz".

Azken datuen arabera, 2019ko uztailean 5.150 preso politiko palestinar zeuden Israelgo espetxeetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.