Palestinar bat hil du Israelgo Armadak, bosgarrena urtea hasi denetik

  • Hamabost palestinar atxilotu ditu gainera, Zisjordaniako Nablus hiriko errefuxiatu esparru batean egin duen sarekadan. Iaz 224 pertsona hil ziren Israelgo Armadaren esku hartzeen ondorioz, eta 2.672 palestinar atxilotu zituzten. 


2023ko urtarrilaren 12an - 06:30
Israelgo Armadak palestinar bat hil du Nablus hiriko Balata errefuxiatu esparruan. / Argazkia: AP News
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

21 urteko palestinarra hil du Israelgo Armadak Zisjordanian asteazkenean eta beste hamabost atxilotu ditu, Nablus hiriko Balata errefuxiatu esparruan. 2023 hasi berrian bost dira Israelgo Armadak hil dituen palestinarrak, horietako bi adingabeak. 

Palestinar iturriek azaldu dute armadak suzko armez, negar gasez eta zorabiatze granadez eraso egin duela errefuxiatu esparruan. Ahmed Amer Salim Abu Junaid gaztea buruan tiroa jaso eta ordu gutxira hil da. 

2022an 224 pertsona hil ziren Israelgo Armadaren esku hartzeen ondorioz, azken hamasei urteetan gehiena. Horretaz gain, 2.672 palestinar atxilotu zituen, "terrorismoaren susmagarri" izatea argudiatuta.


Palestina kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.