Palestinar bat hil da Israelgo Poliziak atxilotuta zuela

  • Yassin Omar al-Saradih 33 urteko palestinarra Israelgo poliziak atxilotu eta gutxira hil zen joan den otsailaren 22an, Maan berri agentzia palestinarrak jakinarazi duenez.


2018ko otsailaren 28an - 13:29
33 urteko Yassin Omar Al-Saradih palestinarra hil egin da Israelgo poliziak atxilotu eta gutxira.

Palestinako Presoen Elkarteak salatu du Zisjordanian dagoen Jericho hirian atxilotu eta gutxira hil dela al-Saradih. Eguna argitu aurretik atxilotu zuten.

Atxiloketak egin aurretik gas negar-eragilea jaurti zuten inguru hartan. Elkarteak salatu du hainbat lekukok adierazi duela atxiloketak iraun bitartean jo egin zutela.

Hemen atxilotu zuten uneko bideoa.

Honela deskribatu du Palestinako preso politikoen ardura duen elkarteko buru Issa Qaraqe-k Palestinako Ahotsa hedabidean: "Krimen bat izan da, exekuzioa eta aurretiaz gogoetatutako hilketa (Israelgo) okupazio indarren eskuetan, soldadu hauen krudelkeria eta terrorismoa agerian utzitz". Buruan jasotako kolpeengatik hil dela adierazi du.

Autopsia egingo diotela jakinarazi du. Ez dute argitu noiz emango dioten gorpua familiari.

Al-Saradih-ren amak salatu du ez diotela semearen gorpua ikusten utzi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-25 | ARGIA
Hobi komunak aurkitu dituzte suntsituriko Gazako bi ospitaleetan

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude