Palestina aurrera!


2021eko maiatzaren 24an - 14:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ofizialki, Palestinak Nakba 1948tik jasaten du. Zauri odoltsuak palestinar herriarentzat. Ordutik, Erresistentzia presente egon da. Era berean, Erresistentzia bera Osloko akordioak (1993) eta Palestinako indar erreformista eta burgesek baldintzatua egon da.

Duela gutxi, Palestinako Erresistentziak aginte bateratu batean egin du bat, erakunde bakoitzaren subiranotasuna mantenduz. 2021eko maiatzean islatuta geratu dira erresistentzia bateratuaren gaitasunak. Ez bakarrik Palestinaren suntsipena eragozteko, baizik eta sionismoaren erasoei erantzuteko, hura suntsitzeko.

Erresistentziaren ardatzak garaipen taktiko eta estrategikoa lortu du Palestinan. Armada sionista urduri jartzeaz gain, gizarte sionistak (salbuespenak salbu) berak beldurra sentitu du lehen aldiz Hezbolak (Libano) armada sionista garaitu zuenetik.

"2021eko maiatzean islatuta geratu dira erresistentzia bateratuaren gaitasunak. Ez bakarrik Palestinaren suntsipena eragozteko, baizik eta sionismoaren erasoei erantzuteko"

Erresistentziaren ardatzak argi dauka zein izan behar den bere eginbeharra. Gaur bataila bat irabazi dute, baina herrialde inperialistak lanean ari dira orain, hurrengo norgehiagoka eurentzat hain zorigaiztokoa izan ez dadin. Zentzu horretan, etorkizuna borrokarena baino ezin da izan.

Gure ustez, munduko proletalgoak badaki lurralde horietan ezin dela klase-borroka aurreratu bat garatu (europar kontzeptu pean) inperialismoa gainditu gabe. Han, kontraesanak hain handiak dira, non klaseen arteko borrokak ez duen beste maila altuagoa lortzerik izango, inperialismoa/sionismoa erabat garaituz ez bada.

Bakoitza bere eremuan, bistan da. Hala ere, batzuetan gainditu egin behar dugu alderdi- eta lurralde-eremua, eta plus bat ezarri sionismoaren/inperialismoaren aurka dena ematen ari denaren alde. Dena esaten dugunean, ez dugu militante bakoitzak militantziari eskaintzen dion aisialdiaz hitz egiten, borrokatzeaz eta, askotan, hiltzeaz baizik.

Gure pentsamenduak bat egiten du erresistentziaren ardatzarekin (Libano, Siria, Irak, Palestina, Yemen, Iran), hau da, inperialismoaren etsaia izatearekin. Inperialismoa kapitalismoaren fase bat den heinean, hortxe sakondu behar dugu kontraste eta informazio-dinamiketan.

Munduko langileria bere abangoardiako erakundeek koordinatzen duten heinean (eta Amerika, Asia eta Europako beste batzuek deskribatzen dizkiguten gertaerak irakurtzen dakien heinean) aurrerapauso handiak ematen ariko da.

Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzaile baten alde, Euskal Herria askatzeko gai izango dena eta munduko proletarioei ezinbesteko koordinazioa eta ekarpena egiten lagunduko diena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude