Palestinaren Askapenerako Erakundeak esker ona adierazi die CAFeko langileei


2019ko otsailaren 14an - 09:42
CAFeko langileen aldeko pankarta, Gasteizen, Baskonia eta Maccabiren arteko partida aurreko elkarretaratzean / Palestina Libre.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izan ere, CAF-eko langile batzordeak Jerusalemgo tranbiaren linea berria eraikitzeko lehia uzteko eskatu dio enpresari. “Ez dugu nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan parte hartu behar”, azaldu dute langileek.

PAEren hitzetan, CAFeko langileen jokabidea "eredu" da europar langile askorentzat. "Espero dugu zuek erakutsi duzuen duintasun, irmotasun eta etikarekin jokatuko dutela", dio. "Palestinarrok esker oneko izango gara beti, ulertzen dugulako zein zaila den era honetako erabakiak hartzea, norberaren lanari eragiten dioten heinean; erakutsi duzue, ordea, ororen gainetik daudela giza eskubideak, nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta herrien eta euren langileen arteko elkartasuna".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude