[Zuzenketa] Pablo Gorostiagaren semea ez dute inputatu

  • Preso dagoen Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohiaren semeetako bati inputatu egingo zutela esan zioten pasa den ostiralean ertzainek, Herrira elkarteak deitutako ekitaldi batean gurasoen argazkia eramateagatik. Mehatxua ez dute bete, ordea.


2013ko irailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Pablo Gorostiaga, bere emaztea agurtzeko antolatutako ekitaldian (Argazkia: Aiaraldea.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Gorostiagaren eta pasa den astean zendu zen emaztearen senideek bien argazkia eraman zuten Donostian egindako presoen aldeko ekitaldira. Han zeuden ertzainek Gorostiagaren irudia kentzeko eskatu zieten. Semeetako batek, argazkia jarri izanaren ardura bere gain hartu zuenak, gurasoen argazkia ez zutela zatituko esan zien. Horren aurrean, inputatu egingo zutela ohartarazi zioten ertzainek.

ARGIAk goizean zioen zein delitu inputatuko zaizkion ez zekiela oraindik semeak, eta Etxeratek azaldu duenez, aste honetan zela joatekoa Ertzaintzaren komisaldegira, bere abokatuarekin batera.

Arratsaldean jakin dugu, ordea, Ertzaintzak ez duela inputatu.

Informazio gehiago:

Pablo Gorostiaga bere emaztea agurtzeko garaiz ez dutela ekarri salatu du Bilduk (Aiaraldea.com, 2013-09-03)

Pablo Gorostiagak bere emaztea agurtu du (Aiaraldea.com, 2013-09-05)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025-10-29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude