Pablo Casado: “Elkanok munduari bira eman zion Espainiako bandera hartuta”

  • EAJko presidente Andoni Ortuzarrek Alderdi Egunean esandakoei erantzunez, Espainiako PPko buruak adierazi du “nola ez dira ba euskal herritarrak espainiar sentituko, orain bost mende Espainiak itsasoz munduari bira eman baitzion Elkano bezalako euskal herritar baten eskutik”.


2019ko urriaren 01ean - 10:27
Pablo Casado Getarian izan zen martxoan. Argazkia: EFE
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako politikarekiko haserrea boto abertzale bilakatzea proposatu zuen Andoni Ortuzarrek Alderdi Egunean bildutakoen aurrean. Horri erantzunez, PPko presidente Pablo Casadok adierazi du mezu baztertzailea dela jeltzaleena, “RH negatiboa eta Sabino Aranaren moduko supremazistak” oinarri dituena.

Nazionalismoa beste garai bateko ideologia dela argudiatu du popularrak, bere ustez EAEn jaio den orok "euskal herritar, espainiar eta europar" sentitu behar du bere burua. Euskal Herria –Pais Vasco darabil Casadok– ez dela inoiz independentea izan, eta ez dela sekula izango, gehitu du. "Nire semeak mundu globalizatu batean bizi dira eta leku askotako jendearekin txateatzen dute, Kanadakoak, Australiakoak… Nola da posible Burgosetik Gasteizera muga bat jarri nahi izatea?".

Euskal herritarrak espainiar sentitu behar direla argudiatzeko, orain bost mende Magallaes portugesak abiatu eta Joan Sebastian Elkano getariarrak burututako espedizio armatua ekarri du gogora. Elkano ikur gisa erabili du euskal herritarrak espainiar izatearen "harrotasuna" irudikatzeko: "Baina zer Euskal Herriaz ari da hizketan Ortuzar jauna, Elkanok orain dela bost mende bandera nazionala hartuta munduari buelta eman zion eta".

1519an Gaztelako erresumaren ordaindupean aritu zen Joan Sebastian Elkano eta haren interesen zerbitzura egindako espedizio horietako batean eman zion bira munduari. Baina XVI. mendean Casadok gogoan dituen nazioa eta bandera ez ziren existitu ere egiten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Eguneraketa berriak daude