"Ez gara subjektu pasiboak, borroka egiten dakiten emakume helduak baizik"


2018ko abuztuaren 31n - 14:56
Conxa Borell eta Sabrina Sánchez, Otras sindikatuko kideak (Argazkia: Javier Luengo / El Mundo)

Komunikatua plazaratu du sindikatuak, haien iritzia jakiteko gogoa zegoela jakitun. Bartzelonatik (Katalunia) egin du azken gertakarien irakurketa ostiralean, eta data zehatzik ez duen sindikatuaren aurkezpena arte adierazpen gehiagorik ez dela izango jakinarazi dute.

Sexu langileen egoera larria ikusita, sindikatu gisa antolatzea beharrezkoa iruditzen zaiela adierazi dute. Sexu alorrean lan egiten duten pertsonak langileak direla defendatu dute, beste edozein langile bezala. Baina “ezberdintasun izugarri” batekin, sexu langileentzat lan eskubideak “utopia” baitira. Egoera horren aurrean, gainontzeko langileek dauzkaten lan eskubideen defentsan agertu dira.

Sexu langileentzat eskubideak eskatzen dituen sindikatu bat izanik, enpresak babestea zergatik leporatu zaien galdetu beharra dagoela ikusten dute, “sindikatuek justu kontrakoa egiten badute”. Feminismo abolizionistari ere kritika egin diote, eta sexu langileekiko “gorroto bizia eta moralkeria” leporatu. “Baliteke Gobernuan posizio erosoa daukaten zenbaitentzat – feminismo zuri, heterosexual eta burgesaren maskarapean – astakeria izatea pobretutako eta estigmatizatutako sektore batentzat lan eskubideak eskatzea. Guretzat, ordea, justua da”, azpimarratu dute.

Pedro Sanchezen Gobernuak sexu lanari lan izaera ez aitortzea kritikatu dute.  Nazioarteko Lan Erakundeak, Amnistia Internacional-ek, Nazio Batuen Erakundeak edota Munduko Medikuek hala egin dutela gaineratu dute.

Haien ikuspegia argi jaso dute: “Sexu langileok instituzioen onarpen eta errespetu guztia merezi dugu, gure lana gustuko izan ala ez. Gu ez gara subjektu pasiboak, baizik eta nahi dugunaren alde borroka egiten dakiten emakume helduak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


Eguneraketa berriak daude