Otras sexu langileen sindikatua legez kanpo uzteko prozesua hasi du Espainiako Gobernuak


2018ko abuztuaren 31n - 11:42
(Argazkia: OTRAS Sindikatua)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain egun batzuk OTRAS sindikatua legezkotzat jo bazuen ere, Espainiako Lan Ministerioak sindikatuaren estatutuak inpugnatzeko izapideak hasi ditu ostegunean. “Ziria sartu” diotela adierazi du Magdalena Valeriok, Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte-Segurantzako ministroak. Espainiako presidente Pedro Sanchezekin batera, Espainiako Estatuko Abokatutzari eskatu dio “ebazpena erabat deuseztatzeko” tramiteak has ditzan.

“Prostituzioa ez da legezkoa Espainian, eta gobernu honek ez dio babesik emango debekatutako jarduna barruan hartzen duen antolakunde bati”, zabaldu du Pedro Sanchezek Twitter bidez. Prostituzioa debekaturik dagoen jarduna dela argudiatuta, ikuspegi abolizionista daukan PSOEren Gobernuak bidea itxi nahi dio Otras sindikatuari, zeinaren estatutuetan “sexu lana bere osotasunean” barne hartzen dutela adierazi arren, ez den prostituzio hitza aipatzen.

Alabaina, El Diario.es-ek dakarrenez, lan harreman modura onartzen ez bada ere prostituzioa ez da legez kanpokoa Espainian; Zigor Kodeak jasotzen duen esplotazioaren eraginpean ez bada. Horregatik, sexuaren bueltako zenbait jarduera (pornoa edo strip-teasea, besteak beste) lan bezala aitortuak dira, eta eremu horretan jarduten duten langileek legearen barruan egiten dute. Hala bada, Espainiako Gobernuaren arrazoinamendua hanka motz geratuko litzateke.

Sindikatuko abokatua den Joaquin Donairek adierazi duenez, Otrasen sorrera baliogabetzen badute prebarikazioa izango dela ohartarazi du, “tramite guztiak legezkoak izan direlako, hala dio Buletin Ofizialak”. “Ezin zaio bidea itxi sindikatu bati ilegala den zeozer egingo duela aurreikusita. Konstituzioak babesten duen oinarrizko eskubidea da”, gaineratu du Donairek. Aprosex Sexu Langileen Elkartea ere argi mintzo da: "Hemendik aurrera edozein gobernuk, edozein aitzakiarekin, ezegokia deritzon edozein sindikatu baliogabetu ahalko du”.

Zuzenean kaltetua izan den OTRAS sindikatuko idazkaria den Concha Borrellek auziak legezkotasunarekin baino, moralismoarekin lotura gehiago daukala adierazi du. “Sexu langileon errua al da XXI. mendean eskubiderik ez izatea? (Sexu lana) Legez kanpokoa bada, has daitezela makroburdelak eta etxebizitzak ixten, eta enpresariak txikitzen. Zergatik ez doaz haien aurka? Nor ari dira egiazki defendatzen?”, ihardetsi du. Sare sozialen bidez #YoSoyOTRAS traola sortu du sindikatuak, jendeak sexu langileei elkartasuna helarazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Militante gehiago nahi ditu ELAk lantokietan, botere sindikalean “jauzi bat” emateko

ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]


Eguneraketa berriak daude