Ostiralean aztertuko dute Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren eskaera

  • "Bakea eraikitzeko garaia delako, heriotza zigorrari ez" lemapean, mobilizazio egun handia antolatu du apirilaren 8rako Bake Bideak. Orotara, hogeita hamar mobilizazio eginen dituzte Ipar Euskal Herri guztian barna.


2020ko martxoaren 12an - 11:06
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ostiralean aztertuko dute hogeita hamar urte preso daramatzan Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaera Parisen. Behin eta berriz errefusatua izan zaio, nahiz eta 2008az geroztik eskubidea ukan. Euskal presoen gaiari buruzko jarrera "aldatzea" eskatzen die Bake Bideak Frantziako Justizia zein Gobernuari: "Euskal Herriko bake prozesuak aurrera egin dezan".

Iazko azaroaren 28an aztertu behar zuen Parisko Auzitegiak eskaera baina auzia atzeratzeko erabakia hartu zuen. 1990az geroztik preso dago Esnal.

30 mobilizazio apirilaren 8an

Hogeita hamar urte beteko dira apirilaren 4an Jakesen gisara, Unai Parot, Jon Parot eta Frederic Haranburu Xistor euskal presoak ere kartzelaturik daudela. Egoera bortitz horren salatzeko mobilizazio eguna izanen da apirilaren 8a. Ipar Euskal Herri guztian barna, guztira hogeita hamar mobilizazio antolatu ditu Bake Bideak: "urte bakoitzarentzat bat". Bakea eraikitzeko garaia delako, heriotza zigorrari ez lelopean eginen dira mobilizazioak. Guztien partehartzea "beharrezkotzat" joz, laguntzaile izateko gomita luzatu die Bake Bideak herritarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!