Osasungintzako langileei eskerrak bideratu dizkiete Athletic eta Realako jokalariek

  • Apirilaren 18 honetan jokatu beharra zuten Espainiako Kopako gizonezkoen finala. Batasunaren mezua zabaltzen duen bideoa atera dute bi taldeetako jokalarien artean: "Final hau denona da eta denon artean irabaziko dugu".


2020ko apirilaren 18an - 15:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Eskerrik asko lehen lerroan koronabirusaren aurka borrokatzen ari zaretenoi" entzun daiteke Athletic eta Realako jokalariek plazaratutako bideoan. Larunbat honetan jokatzekoa zuten Espainiako Kopako gizonezkoen finala. Karia horretara dute bi taldeetako jokalarien artean osatutako bideoa eskaini.

Osasungintzako langileei eskerrak emateaz gain, batasunaren mezua luzatzen dute: "Lehiakorra izateaz gain, zaleen arteko alaitasunez eta batasunaz betetako partidua izango da". Hementxe bideoa osorik:

 


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.