Osasunaren Mundu Erakundea: urtean 200 milioi dolar bidaietarako, 70 hiesari eta hepatitisari aurre egiteko

  • Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) diru gehiago erabiltzen du urtero bere 7.000 kideen bidaiak ordaintzeko osasun publikoaren aurkako zenbait mehatxu larriri aurre egiteko baino, Associated Press (AP) berri agentziak eskuratu duen barne-txosten batean ikus daitekeenez.


2017ko maiatzaren 23an - 12:59
Margaret Chan OMEko zuzendari nagusia, Parisko nazioarteko merkatu bati egindako bisitaldian (Arg.: AP Photo/Michel Euler)

APk zabaldutako informazioaren arabera, OMEk 200 milioi dolar inguru (178 milioi euro) gastatzen ditu urtero bidaietan. Iaz, esaterako, 190 milioi dolar bideratu zituzten hiesaren eta hepatitisaren (71 milioi), malariaren (61) eta tuberkulosiaren (59) aurka borrokatzeko.

APren esanetan, OMEko zenbait kide barne mailan kexatu dira erakundeko kide guztiek ez dituztelako behar bezala betetzen bidaia-gastuetarako arauak. Agentziak eskuratu egin du 2015ean OMEk egindako barne mintegiaren bideoa: horretan, Nick Jeffreys  erakundeko finantza zuzendariak dio “ezin gara beti ziur egon langileek beti txartelik merkeena erreserbatzen duten, edo bidaia beharrezkoa izan den ere”.  

“Bidaiak beharrezkoak dira”, adierazi dio OMEk APri, “baina erakutsi behar dugu modu egokian kudeatzen ditugula”. Osasunaren Mundu Erakundeak dio iaz %14 gastatu zutela bidaietan aurreko urtean baino –urte hartan ohi baino bidaia gehiago egin zuten Afrikako ebola epidemia zela eta–.

Hala ere, barne mailan egindako analisiak dio langileek ez dituztela bidaia-gastuetarako arauak betetzen. APk zabaldutako albistea erakundeko zuzendari nagusi Margaret Chanek joan den hilean Gineara egindako bidaia baten adibidea emanez hasten da. Ebolaren aurkako lehen txertoaren aurkikuntza ospatzeko jan zen Afrikara OMEko burua. Gaua luxuko hotel batean igaro zuen, gaueko 900 euroko prezioa duen logelan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunaren Munduko Erakundea
2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Aspartamo edulkoratzailea “balizko kantzerigeno” gisa izendatu du OMEk

Aspartamo edulkoratzaile artifiziala minbizia eragin ditzakeen substantzien artean jarri du Osasunaren Munduko Erakundeak, nahiz eta aldi berean “kontsumoa, neurrian, segurua” dela esan.


2023-03-27 | ARGIA
Superbakterioei aurre egin ahal izateko, kutsadura murriztu beharra dago

Nazio Batuen Ingurumen Programak (UNEP, ingelesezko sigletan) berrikitan plazaratutako txosten batek dioenez, superbakterioen agertze, kutsatze eta hedatzeari hesia jarri ahal izateko derrigorrezkoa da murriztea farma-industriak, laborantza industrialak eta osasungintzak sortzen... [+]


Tximino-baztanga zabaltzen ari dela-eta osasun larrialdia ezarri du OMEk

Covid-19arekin jazotakoa errepikatzea saihestu nahi duela argudiatuta ezarri da larrialdi egoera. Estigma eta diskriminazioa edozein birus bezain arriskutsua izan daitezkeela gaineratu du Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak.


2022-01-21 | Leire Artola Arin
Suizidioa bigarren heriotza kausa da 10 eta 24 urteko adin-tartean

Munduan 40 segunduero pertsona batek bere buruaz beste egiten du, eta suizidio bakoitzeko beste 20 saiakera daude, OMEren arabera. Arrisku faktoretzat dute umetan indarkeria edota sexu erasoak jasan izana, besteak beste. Prebentzio-planak egitea da gakoa, osasun publikoko arazoa... [+]


Malariaren aurkako txertoa: nola eragingo du urtero 240.000 haur hiltzen dituen gaixotasunaren kontrako borrokan?

Osasunaren Munduko Erakundeak malariaren kontrako lehen txertoari baimena eman dio asteazken honetan.  Haurren osasunerako pauso oso garrantzitsutzat jo dute munduko aditu eta erakunde askotako ordezkariek.


Eguneraketa berriak daude