Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez dela deritzote.
Inkesta EAEn bizi diren eta 18 eta 35 urte bitarte dituzten 800 pertsonari egin zitzaizkien. Ikerketak argi utzi du gazteak osasun mentalaren aferatan "ahots gabe" sentitzen direla, inkestatuen %64,5ak osasun mentalaren inguruan haien iritzia entzuten ez dela sentitzen baitute. Halaber, osasun publikoaren alde azaldu dira galdekatutako ia guztiak: %87,7ak uste baitu buru osasuneko tratamenduak osasun publikoaren gain egon beharko liratekeela.
Gazteen %53ak haien osasun mentala ona dela esaten badu ere, azken urtean hiru gaztetik batek laguntza eskatu du buru osasunari lotutako arazoei aurre egiteko. Hala ere, gazteetako askok beren arazo eta kezkez hitz egiteko konfiantzazko inor ez dutela adierazten du inkestak: bakarrik sentitzen da lautik bat eta %15 abandonaturik. Txanponaren beste aldean psikologoarengana jo dutenak topatzen ditugu, horiek %21,8 dira eta %15ek, medikazioa hartu dute. Azken datu horretan nabari da genero arrakalarik handiena, emakumeek ehunekotan hamar puntuko aldea ateratzen diete gizonei; balioak %19,6 eta %10,5 baitira hurrenez hurren.
Bukatzeko, norbere buruaz beste egitearen inguruan jasotzen dira datu latzenak. 15 urte zituztenetik, EAEko 18-35 urte bitarteko pertsonen %24,5ak uneren batean bere buruaz beste egitea pentsatu du. Ehunekoak are altuagoak dira 18 eta 24 urte bitartekoen kasuan, ia hirutik batek (%30ak) suizidatzea pentsatu baitu.
Osasun mentala, ase gabeko beharra
Ez da berria sindikatuek zein gizarte mugimenduek Osakidetzatik osasun mentalean sentitu duten utzikeria. LABek duela hilabete batzuk plazaratu zuen agirian jasotzen den bezala, Europa mailan, EAE atzeko postuetan dago. "Adibide bat jartzearren, Osasunaren Mundu Erakundeak dio 100.000 biztanleko 20 psikologo behar direla, eta hemen sei baino ez ditugu".
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]
Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.
Hori esan zidan ikasle ohiak, asko kostata jarri zuen salaketa hilabeteak pasata ez aurrera ez atzera zegoela epaitegian eta, psikologoak aholkatuta, bortxaketa salaketa kendu egin zuela. Eta ni isilik, ezin asmatu zer esan oraindik ere antsietate zantzuak zituen gazteari... [+]
Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio. Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.
EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]