Aspartamo edulkoratzailea “balizko kantzerigeno” gisa izendatu du OMEk

  • Aspartamo edulkoratzaile artifiziala minbizia eragin ditzakeen substantzien artean jarri du Osasunaren Munduko Erakundeak, nahiz eta aldi berean “kontsumoa, neurrian, segurua” dela esan.


2023ko uztailaren 17an - 07:09
Azken eguneraketa: 09:09
Freskagarri lata batek 200-300 mg aspartamo ditu. Argazkia: artxiboko irudia.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aspartamoa freskagarrietan eta beste elikagai askotan erabiltzen den eztitzaile artifiziala da. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ostiralean minbizia eragin dezakeela adierazi du, baina ohiko kontsumoa “segurua” dela ziurtatu du. “Light” edo “%0” etiketa duten milaka produktuk dute substantzia hori, baita kafeari jartzen ohi zaion “azukreak” ere.

Eztitzailea 2B taldearen barruan jarri dute OMEko adituek. "Arriskua dago, nahiz eta nekez gertatuko den”, azaldu du Australiako RMIT Unibertsitateko Oliver Jones kimikoak. Hala ere, aspartamoaren inguruan ez dira egin nahikoa ikerketa.

OMEk eguneroko dosi segurutzat duen kopurua pertsonako 40 mg kilo da, eta “arriskurik gabe” kontsumitu daitekeela adierazi dute. Francesco Brancak, OMEko Nutrizio, Osasun eta Garapenaren zuzendariak, ikerketa gehiago behar direla adierazi du, "egoera gehiago argitzeko".


Elikadura segurtasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.