Osasuna auzia: Peraltak ere ukatu egin ditu Vizcay-ren salaketak

  • Osasunako presidente ohi Miguel Archancok epaiketaren bigarren egunean egin bezala, haren zuzendaritzako kide izan zen Txuma Peraltak ere Betisi 400.000 euro ordaindu izana soilik onartu du asteazkeneko sesioan. Gainerakoak ukatu egin ditu.


2020ko urtarrilaren 23an - 09:49
Txuma Peralta, Nafarroako Auzitegiko 2. aretoan egiten ari den epaiketan deklaratzen / EITB

Peraltaren hitzetan, gainera, Betis taldeari Valladolid mendean hartzeagatik ordaintzea ez da iruzur egitea, pizgarri bat baizik, Berriako kazetari Joserra Senarrek nabarmendu duen bezala. Halaber, adierazi du Betiseko jokalariekin hartu-emanak Ángel Vizcay kudeatzaile ohiak eraman zituela, eta berari ere deitu ziotela, baina ez dakiela nork. Gainerakoan, kontratu faltsuak egin izana eta beste partida batzuetan iruzur egiteko dirua ordaindu izana ukatu du. "Vizcayk gezur mordoa esan zuen, estadioko kafe-makina zirudien", esan du Peraltak.

Asteazkeneko saioan Osasunako diruzain ohi Sancho Bandrés eta Fundazioaren presidente ohi Diego Maquírriainek deklaratu dute. Bandrések esan du ez zuela informaziorik klubaren kontutik ateratzen zen diruaz: "Ordainketa batzuk eskudirutan egiten zirela jakin izan banu, ez nuke onartuko".

Maquírrainek, bestalde, Vizcay eta Peraltarekin Sevillara joan izana onartu du, 400.000 eurorekin eskudirutan, baina adierazi du inork ez ziola esan diru hori partidak erosteko zenik.

>>> Osasuna auziaren kronologia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


Eguneraketa berriak daude