Osasunaren zuzendaritzako sei kide ohi, Betis taldeko hiru jokalari ohi eta higiezinen sektoreko bi agente daude deklaratzera deituak, bi futbol partida erosi izanarekin lotuta. Ostegunera arte luzatuko da epaiketa, aurreikuspenen arabera.
Nafarroako Auzitegiko 2. aretoan abiatu da epaiketa. Fiskaltzak 3 eta 14 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du hamaika auzipetuentzat, ustez bi partidaren emaitzak adosteagatik; eta Osasunako kargudun ohien kasuan, delitu horri gehitu behar zaizkio bidegabeko jabetzea eta dokumentuak faltsutzea.
Zehazki, 2013-14 denboraldiko bi partida daude jopuntuan: Betis-Valladolid eta Osasuna-Betis. Ustez, Osasunak 650.000 euro ordaindu zizkien Betiseko hiru jokalari ohiri –Antonio Amaya, Jordi Figueras eta Xavier Torresi–. 400.000 euro Betisek Valladolid garaitu zezan, eta Betisek Osasunaren aurka gal zezan.
Vizcay, Archanco... 11 auzipetu orotara
Amaya, Figueras eta Torresekin batera, auzipetuen aulkian eseriko dira, batetik, Alberto Nolla eta Cristina Valencia higiezin agenteak; eta bestetik, Osasunaren zuzendaritzako sei kide ohi: Ángel Vizcay kudeatzaile ohia, 2012-2014 artean presidentea izan zen Miguel Archanco, haren zuzendaritza batzordeko hiru kide (Juan Pascual, Txuma Peralta eta Sancho Bandrés), eta Osasuna Fundazioaren presidente ohi Diego Maquírriain. Fiskaltzak 14 urte eta 4 hilabeteko zigorra eskatzen du Vizcayrentzat; 14 urtekoa Archanco, Pascual, Peralta eta Bandresentzat; eta 3 urtekoa Nolla eta Valenciarentzat.
Bidegabeko jabetzari dagokionez, epaile instruktoreak dio Osasunako zuzendaritzako kideek gutxienez 2,2 milioi euro atera zituztela klubaren kontuetatik asmo deliktiboekin, edo zertarako baliatu ziren justifikatu gabe. Osasunak, akusazio partikular bezala ari denak, dio 2,5 milioi euro baino gehiago atera zituztela.
Archancok, era berean, Vizcay salatu du, dokumentu batzuetan bere sinadura faltsutzeagatik.
Gaur, astelehena, alde guztien atariko azalpenak entzungo ditu epaimahaiak. Asteartean Vizcay, Maquírriain, Bandrés eta Peralta galdekatuko dituzte; asteazkenean Pascual, Archanco, Valencia eta Nolla; eta ostegunean Amaya, Figueras eta Torres.
Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.
Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]
Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.
Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.